_
_
_
_
Gaiak

Gizarte elebiduna

Euskaltzaindiak Bai euskarari izeneko kanpaina erraldoia bultzatu zuen 1978an, Franco hil eta hiru urte eskasera, gizartearen baitan euskararen aldeko jarrera piztu eta hizkuntzaren aldeko ekintzak finantzatzeko dirua biltzeko. Makina bat ekitaldi antolatu zituen hainbat erakunderen babesaz. Ekainaren 17an, ekitaldi nagusia izan zen Bilboko San Mames estadioan. Amaiera ezin hobea izan zuen kanpainak, Bizkaiko hiriburuan bildu ziren euskaltzaleek leporaino bete baitzuten futbol zelaia.

Geroztik, asko izan dira helburu berarekin erakundeek eta elkarte pribatuek bultzatutako ekimenak. Aitzindari haien garaian ez bezala, Ekin, ukan, ekin kanpaina honen diseinuan 12 profesionalez osatutako talde batek parte hartu du, gidoigileak eta marrazkigileak tartean.

Ekimenak 600.000 euroko aurrekontu izan du guztira. Ukan birusaren irudia azaroan zabalduko dute hedabideek. Abenduaren lehenbiziko hiru egunetan, berriz, ekitaldi bana izango dira Bilbon, Gasteizen eta Donostian, hurrenez hurren.

Bizkaiko hiriburuan, kontzertu erraldoia eskainiko dute Kasila pabilioian, baina egitaraua finkatu gabe dago oraindik. "Dena den, guztiek ezaugarri bera izango dute: birusak kutsatuta egotea", Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordearen hitzetan.

"Euskararen alde lan eginez, guztion arteko elkarbizitzaren alde ere egiten dugu", zehaztu du, "gizartea zenbat eta elebidunagoa izan, orduan eta integrazio sozial handiagoa lortuko baitugu".

Ildo horretan, euskara eskolan edo euskaltegian ikasi behar izan dutenak omendu nahi dituzte kanpainaren bultzatzaileek, "euskara ikasiz inork baino askozaz ere ekarpen handiagoa egiten diotelako guztion arteko elkarbizitzari".

"Euskaldunberriek benetako aitormena eta esker ona merezi dute", esan du Baztarrikak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_