Debekuen gainetik
Galeuscaren XXIII. edizioak tabua aztertuko du Iruñean, azaroaren 1etik 4ra bitartean
Euskal Idazleen Elkartea (EIE) idazle katalan eta galegoen anfitrioi izango da azaroaren 1etik 4era bitartean, Galeusca idazle topaketen XXIII. edizioari esker. Aurten, tabua izango da hiru hizkuntzetako idazleek aztertuko duten gai orokorra, tabuak sorkuntza literarioari ezarri ohi dizkion galgak, estuasunak eta mugapen suerte guztiak arakatzeko asmoz.
XXIII. Galeusca honen beste bereizgarri bat logotipoa izango da, Eduardo Chillida zenak 1972an egindako Kate I izenburuko grabatua erabiliko baita aurtengo edizioaren ikurtzat, EIEk eta Chillida-Lekuk bultzatutako elkarlanaren ondorioz.
Galeusca Galizia, Euskal Herria eta Kataluniako idazle elkarteek urtez urte antolatzen duten ekitaldi sorta da, Estatu espainiarreko eremu murritzeko hiru hizkuntza hauetako idazleen arazo eta kezkei aterabide adostuak proposatzea helburu duena.
Bartzelonan 1984an egin zen I. Galeuscaz geroztik, urterik urte, elkarte bati dagokio hurrengo ediziorako prestakuntza guztiez arduratzea. EIEk Galeuscaren XX. edizioa antolatu zuen Gernikan 2003an, Mugak hautsiz lemapean.
Hurrengo urtean, Galiziako Ourense hirian egin zen Galeuscaren XXI. edizioa, idazle galegoen elkarteak antolatuta eta Hiria eta hitza izenburupean. Iaz, azkenik, Tradizioa eta disidentzia izan zen aztergai nagusia, Kataluniako idazleen elkarteak Girona aldean prestatu zuen Galeuscaren XXII. edizioan.
Lan-taldeak
Idazle euskaldun, katalan eta galegoen arteko aurtengo topaketak azaroaren 1ean -asteazkena-, hasiko dira Iruña Park hoteleko areto nagusian. Aurtengo edizioko partaideei ongi etorria egin eta idazle euskaldun, katalan eta galegoen elkarteetako ordezkarien hitzak entzun ondoren, afaria egingo da hotelan bertan, eta afalostean -gaueko hamaikak aldera-, Galeuscari buruzko Gogoa zubi izenburuko dokumentala aurkeztuko da jendaurrean.
Hurrengo egunean, hilak 2, hiru lan-talde eratuko dira tabu literarioaren ikuspegi desberdinak aztertzeko: ikuspegi politikoa, afektiboa eta estetikoa.
Tabu politikoari buruzko lan-taldea Markos Zapiain, Nuria Albo eta Bieito Iglesiak idazleek osatuko dute. Leire Bilbaok, Teresa Bertranek eta Xavier Queipok, berriz, tabuaren alderdi afektiboak arakatuko dituzte. Azkenik, Anjel Erro, Carles Cortes eta Isidro Novo tabu literarioaren inplikazio estetikoak aztertzeaz arduratuko dira.
Hiru lan-talde hauek arratsaldeko bostetatik zazpiak arte jardungo dute lanean, eta hausnarketa horietatik ateratako ondorioak Galeuscaren azken ekitaldietan aurkeztuko dira.
Osteguneko egitarauari amaiera emateko, XXIII. Galeuscako partaideek Mikel Markez kantariak eta Pako Aristi idazleak Tabuak salda egiteko izenburupean sortu duten errezitaldia ikusteko aukera izango dute Iruñeko Onki-Xin tabernan, gaueko hamar eta erdietatik aurrera.
Tabu literarioa ardatz izango duen XXIII. Galeusca honetako partaideek, bestalde, Iruñetik atera eta Baztan aldeko paisaia ederrak ezagutzeko aukera izango dute, antolatzaileek Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxea eta Urdazubiko San Salbatore monastegi zaharreko klaustroa aukeratu baitituzte ekitaldi batzuk ospatzeko.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.