Etxepare 'marka'-k kultur ekoizpena susta dezala espero du sektoreak
Erakundeak euskara-lektoradoak ugaltzea izango duela helburu iragarri du Kultura Sailak
Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kultura munduan zabaltzeko ardura izango du datorren urtetik aurrera, Cervantes espainiarrak eta Ramon Llull katalanak egiten duten antzera. Berezko izaera juridikoa izango duen erakunde publiko berri hau ez da hutsetik sortuko, Kultura Sailak jada abian dituen zenbait programa izango baititu oinarri, hilaren 4an haren jarduera arautuko duen lege-egitasmoa aurkezteko Eusko Jaurlaritzako ordezkariek azaldu zutenez.
Institutu hau kulturgintzaren alorrean ari diren askoren aspaldiko eskaria izan da. "Luzaroan espero izan dugun gauza bat izan da, sektore bezala ere eskatu dugu. Kulturaren Euskal Planaren baitan zegoen helburuetako bat zen", dio Jorge Gimenez Euskal Editoreen Elkarteko lehendakariak. Haren iritziz, ez litzateke komenigarria izango Etxepare "kanpaina-antolatzaile hutsa" izatea, baizik eta "lan iraunkor eta egituratzailea bultzatzeko sortutako erakundea. "Arlo honetan dihardugunok badakigu kanpainek aldi baterako emaitza izan dezaketela, baina benetan fruituak ematen dituena ez dela hori, baizik eta pazientzia handiagoz eta metodo koherentez egiten den lana", erantsi du.
Iaz 1.500 lagunek ikasi zuten euskara Ameriketako euskal etxeetan
Ildo horretan, Etxepareren helburuetako bat euskal kulturak nazioarteko azoketan duen partehartzea areagotzea izango da, Frantkfurteko Liburu Azokan besteak beste. Mikel Arregi Euskal Filmategiko gerentearen arabera, aurrerantzean "instituzionalizazio gehiago" ekarriko du erakunde berriak, "bakoitzak gauzak bere kabuz egin beharrean, babesa emango baitie horrek". Hain zuzen ere, Filmategiari dagokio euskal zinema-ekoizpena kanpora eramateko ardura. Kultur-ekoizpena zabaltzeko zeregin horretan, ostera, produkturen kalitatean oinarritu behar dela ohartarazi du Anjel Valdes Euskal Diskoetxeen Elkarteko buruak. "Esportatzeko ekintza ez dago hainbeste esportatu nahi duenaren baitan, baizik eta inportatu nahi duenaren baitan. Horretarako ezinbestekoa da kalitatezko produzktuak sustatzea, eta horretan ari da sektorea. Helburu ausarta da da kanpoan saldu nahi izatea, baina ez dago planik Euskal Herrian euskal kultura gehiago sal dadin", argudiatu du. Gehitu duenez, "ez dut informazio askorik, baina ezta konfiantza askorik ere. Hala ere, bizpahiru urteko tartea eman behar zaiola uste dut, benetan eraginkorra den ala ez ikusteko".
Dena den, nazioarteko merkatuetan presentzia izatea etxean ere jendearen arreta bereganatzeko balio dezakeelakoan daude profesionalak. Editoreen ordezkariaren arabera, "Europako gizartean oso garrantzitsua da kanpora barrura begira kanpoan lortzen den oihartzuna ikustea. Zure artista batek kanpoan lortzen duen oihartzunak artegintza osoaren izen ona bultzatzen du etxera itzultzen denean".
Etxepare Institutuaren beste zeregin nagusia munduan euskararen irakaskuntza zabaltzea izango da. Atal hori nabarmen hazi da azken urteotan, hainbat unibertsitetan sortutako lektoradoen bidez. Koldo Ordozgoiti Kultura Saileko Komunikazio arduradunaren arabera, "garapen handia izango du Etxepare Institutua sortzen denean. Une honetan 13 daude eta aurtengorako beste hiru berri sortzea aurreikusten da". Orain arte 13 unibertsitaterekin izenpetu dituzte mota horretako hitzarmenak. Horrez gain, 1.500 lagunek ikasi zuten euskara iragan ikasturtean Ameriketako euskal etxeetan. Ekintza horiek guztiak koordinatzea eta sustatzea izango du helburu erakunde berriak.
Arlo honetan, antzeko lana egiten du Kataluniako Ramon Llull Institutuak (Etxepare sortzeko aintzat hartu duten ereduetako bat). Hau ere Kataluniatik kanpo dauden zentro katalanekin elkarlanean aritzen da, Maria Angels Prats erakunde honetako Lengoia Alorreko arduradunak nabarmendu duenez. "Adar hau indartzen ari gara une honetan. Ehunen bat zentro ditugu mudnuan eta katalanezko eskolak antolatzeko laguntza ematen diegu".
Llull Institutuak ere kultura katalana sustatzeko hitzarmenak izenpetu ditu hainbat unibertsitaterekin. Pratsen hitzetan, "Etxepare sortzea oso albiste ona da euskal kulturarentzat, ezinbestekoa baita gaur egun horrelako erakunde bat sortzea".
Ezinbesteko ispilua
Ramon Llull Institutua Kataluniako eta Balearretako gobernuek izenpetutako hitzarmen baten bidez sortu zen 2002ko apirilaren 5ean. 2004an, ostera, akordioa hautsi eta erakundean parte hartzeari uztea erabaki zuen bigarren bazkideak. Azkenik, gaur egun bere jardunbidea arautzen duten estatutuak iazko apirilean onartu zituen Generalitatek.
Funtsean, Ramon Llullek hiru lan-ildo nagusi ditu: kultur-sorkuntza, humanitateak eta zientzia, eta hizkuntzarekin lotutakoa, bere organigramaren egitura orokorrarekin bat datozenak.
Lehenbizikoari dagokionez, musika, dantza, antzerkia eta artearen bestelako generoak bultzatzen ditu. "Gure kultur-sortzaileak nazioarteko zirkuito nagusietan parte hartzea du xedetzat", dio Pratsek. Horrekin batera, pentsamendu-aldizkariak bultzatzen ditu institutuak, haien arteko lankidetza sustatuz aldi berean. Atal horretan berebiziko garrantzia dute itzulpengitzari bideratutako programek, baita sortzaileek beraiek Kataluniatik kanpo egiten diren azoketan parte hartzeko laguntzek ere.
Azkenik, Lengoaia Alorra hainbat unibertsitatetan lanean ari diren lektoradoekin estu loturik dago. Bere arduradunaren arabera, "ez dugu nahi unibertsitateek lokal bat laga diezaiguten bertan klaseak emateko, hori akademiak sortzea bailitzateke. Beraz, hitzarmenak izenpetzen ditugu unibertsitate horiekin, katalanaren irakaskuntza curriculumetan sar dadin"
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.