"Alemanian areagotzen ari da euskal gaiei buruzko interesa"
Martin Petrusek (Frankfurt, 1971) hiru urte daramatza Euskal Ikaskuntzen Alemaniako Etxearen koordinazioaz arduratzen. Goethe Unibertsitatearen babesarekin sortua, ikastaroak eta bestelako kultura-ekimenak antolatzen ditu erakunde horrek. Lan horri esker, euskal kulturari buruz Alemanian dagoen ezjakinatasuna eta, askotan, "irudi negatiboa" hausten ari dela dio bertako arduradunak. Azken egunotan Euskal Herrian bisitan izan da, zentroko zenbait ikaslerekin batera.
Galdera. Nola sortu zen Euskal Ikaskuntzen Alemaniako Etxea?
Erantzuna. Zentroa Frankfurteko zenbait irakaslek euskal gaiekiko zuten interesari esker sortu zen. Euskara interesatzen zitzaien, Kaukasoko hizkuntzekin duen loturagatik. Euskal herri-aginteetako ordezkariekin elkartu ziren eta elkarlan horretatik lankidetza-hitzarmen bat sortu zen. Besteak beste, finantziazioa eta liburuak ematen dizkigute, Unibertsitateko Euskal Liburutegia hornitzeko. Zentroak hainbat ekimen bultzatu ditu, horien artean euskalarien biltzarrak eta euskal zinemari buruzko zikloak.
"Beti galdera berberak egiten dizkidate Euskal Herriari buruz eta nik ez dela ETA bakarrik erantzun behar izaten diet beti"
"Euskara oso interesgarria da hizkuntzalaritzako ikasleentzat, beste hizkuntza batzuekin alderaketak egiteko bidea ematen baitie"
G. Zeintzuk dira erakundearen lan-ildo nagusiak?
E. Lehenik eta behin, arlo akademikoa dago, hau da, euskarari buruzko ikastaroak, baita Euskal Herriko kultura eta historiari buruzkoak ere. Horrez gain, Euskal Liburutegiarekin batera, euskal kultura ezagutzera emateko ekimenak bultzatzen ari gara, hilean behin euskal gaiei buruzko edo euskal zinemagileek egindako lanak proiektatzen baititugu. Gainera, irratsaio bat ere egiten dugu, euskaraz, alemanez eta gaztelaniaz. Udazkenean euskal zinemagintzari buruzko beste ziklo bat egingo dugu, eta euskara-ikastaroak sendotzeko asmoa ere badugu. Horien osagarri, hainbat ikaslerekin etorri gara, bertako kultura ezagutzeko aukera izan dezaten.
G. Zein da ikasleen soslaia?
E. Euskara ikasten dutenak hizkuntzalaritza konparatuko ikasleak izaten dira; hizkuntzalarientzat duen interesagatik ikasten dute. Erromanistikako ikasleei, berriz, geografia erromanikoaren baitan Euskal Herriak duen balioa interesatzen zaie.
G. Eta gainerako ikasleei dagokienez, zergatik hurbiltzen dira euskal kulturara?
E. Euskal kultura ia ez da batere ezaguna Alemanian. Beraz, nire ustez, jakin-mina senti dezakete, Euskal Herria soilik ETA ote den jakiteko, horixe baita Alemanian entzuten den lehena. Egiatan zer den jakin nahi dute. Eta behin hasiz gero, berezia eta antzinakoa, baina aldi berean gaur egungoa dela ohartzen dira. Nire ustez, aukera aparta da hizkuntzei dagokienez dituzten mugak hausteko, euskara ikasiz gero errazagoa baita beste hizkuntza batzuk ikastea.
G. Beraz, aldez aurretik sortutako estereotipoa dago Alemanian euskal izaerari buruz.
E. Bai. Oso irudi garbia dago. Beti galdera berberak egiten dizkidate, eta nik Euskal Herria ez dela ETA bakarrik erantzuten diet beti. Politikak eta indarkeriak pisu handia dute bere izaeran, baina hori Euskal Herrian dagoenaren zati txiki bat besterik ez da. Herri noblea eta munduari erabat irekia iruditzen zait.
G. Zer egin beharko litzateke irudi hori hausteko?
E. Garrantzitsuena etengabe azalpenak ematea da; xehetasunei erreparatu behar dietela esan behar diegu alemanei eta gainerako europarrei. Ez daitezela azaleko irudietan gelditu, irudi negatiboak bazterrean utzi eta euskal kulturak duen aberastasunari errepara diezaiotela, kultura aberatsa baita. Horrek atzerrian bere burua ezagutzera ematen lagunduko die euskal herritarrei, eta aldi berean estereotipoetatik haratago iristen atzerritarrei.
G. Frankfurteko zentroa sortu zenetik, areagotu egin da euskal gaiekiko interesa?
E. Arlo akademikoan, bai Gainerako arloetan, faktore askoren araberakoa da, batez ere egiten den inbertsioaren araberakoa. Baina orokorrean esan daiteke joera oso positiboa dela; Erasmus programan Alemaniatik euskal unibertsitateetara etortzeko eta euskal unibertsitateetatik hara joateko izena ematen duten ikasleen kopuruari erreparatu besterik ez dago. Beraz, bi aldeetatik dago interesa.
G. Geroa gogoan, zeintzuk dira erakundearen erronkak?
E. Batetik, ikastaroak finkatzea eta euskal kultura bultzatzeko ekimenak zabaltzea. Liburu-aurkezpenak ere egin nahi ditugu, gai hauek unibertsitatetik kanpo ere ezagutzera emateko. Horrez gain, zenbait argitalpen bukatzen ari gara, horien artean lehen alemanezko euskal gramatika.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.