Kode irekiko aplikazio berriek internauta euskaldunentzako eskaintza osatu dute
Gnome sistema eragilea eta Firefox nabigatzailea doan eskura daitezke Interneten
Erakunde, enpresa eta informatikari boluntarioei esker, gero eta euskarazko aplikazio eta programa informatiko gehiago lor daitezke, eta Internetek ehunka doako programa eskaintzen dizkie internauta euskaldunei. Luistxo Fernández CodeSyntax enpresako kidearen iritziz, direktorio edo biltegi jakin batean bilatu baino, hobe da nobedadeen berri ematen duten webguneetara jotzea. "Beti daude gauza berriak eta interesgarriak. Eta horretarako hor duzu erreferentziazko euskarazko bloga, Sustatu.com, eta baita proiektu berriago bat, Zabaldu.com, albistegi kolektibo interesgarria", azaldu du aditu honek.
Bestalde, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) eta Eusko Jaurlaritzaren web orrietatik programa eta aplikazio ugari jaitsi daitezke, horien artean bulego aplikazioak, itzultzaileak, zuzentzaileak, hiztegiak, irakaskuntza-programak, musika jokoak, Interneten aritzeko nabigatzaileak, web garatzaileak, e-postarako programak eta bilatzaileak. Ildo horretan, IXA taldeak sortutako Xuxen II zuzentzaile ortografikoa nabarmendu behar da; Windowseko Office 97 eta 2000 paketeetan integratzen da eta, horrela, Word, PowerPoint eta Excel programetan ibil daiteke.
Nobedadeak jasotzen dituzten webguneetara jotzea gomendatzen dute adituek
Egun modan dauden programak ere euskarazko bertsioan aurki daitezke sarean. Adibidez, P2P edo peer-to-peer teknologia erabiltzen duen Emule, fitxategiak partitzea ahalbidetzen duen programa ospetsua. Edota blogak, hau da, edukiak publikatzeko web orrialde pertsonalak. Fernándezen arabera, "euskarazko edukiak badoaz aurrera, jendearen ekarpenei esker. Blogosfera (blogen komunitatea) txukun samarra osatzen ari gara. Gai honetaz gehiago jakin nahi izanez gero Aurki.com gomendatuko nuke erreferentziak aurkitzeko, Blogari.net edo Blogak.com bloga sortzeko, eta besteen ereduak ezagutzeko, Goienako edo Berria.infoko blog komunitateak."
Horrez gain, ordenagailu pertsonala euskaraz erabil daiteke, batez ere software librea erabiltzen badugu. Izan ere, programa horiek askatasunez kopia daitezke eta beste hizkuntzetara itzuli, edozeinek baitu kodea aztertu, hobetu eta zabaltzeko baimena. Adibide adierazgarria izan daiteke Euskalbar aplikazio berria. Firefox Internet nabigatzaile librerako tresna-barra da; euskara-gaztelania itzulpenak egiten laguntzen du, Interneten dauden hiztegi ofizialak kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000 eta Euskaltzaindia).
Aplikazioaren egileak, Juanan Pereira informatikariak, Internet&Euskadi (I&E) elkarteari eskaini zion bere web orriaren bidez doan zabal dezan. Pereirak bertsio berriak lantzen eta sarean doan ipintzen jarraitzen du, eta kolaboratzaileen laguntza izaten hasi da. "Eskaerak jasotzen jarraitzen dut. Orain Armiarma.comen Intza proiektua, Gotzon Garateren atsotitzak eta Opentrad itzultzailearekin integratu eta Windowsen Internet Explorer bertsio bat programatu nahi dut".
Microsoften produktuekin erosoago sentitzen direnentzat, Elhuyar Fundazioak eta Uzeik Windows XP sistema eragilearen eta Office 2003 aplikazioaren euskarazko bertsioak sortu dituzte; Internetetik doan jaitsi daitezke biak. Galder Segurola I&E Euskara lantaldeko teknikariaren hitzetan, "Microsoft-ek erdizka euskaratzen ditu programak eta gainera bertsio berriekin hori ere ez du egin. Aldiz, Gnome sistema eragile librean oinarritutako aplikazio gehienak, e-posta programa eta Firefoxen bertsio berria adibidez, euskaraz daude".
Hala eta guztiz ere, Windows sistema eragilearekin batera banatzen diren programak erabiltzen dira gehien. Linux sistema eragile librea euskaraz badago, "baina hori instalatzeko arazoak izan ditzakezu informatika kontuetan oso jantzita ez bazaude", ohartarazi du CodeSyntaxek adituak, "hori bai, PC arrunt batekin datorkigun Windows sistema eragilea euskaratzeko plugina oso ondo dator, eta itxura txukuna ematen dio sistema eragileari". Gainera, Apple enpresaren Mac sistema eragilearen erabiltzaileek programa batzuk euskaratu egin dituzte, adibidez, TextEdit testu prozesadore sinplea eta iTunes MP3 erreproduzitzailea.
Aurrerapauso handiak ematen ari dira, baina gauza gehiago egin daitezke. Segurolaren ustez, "euskarazko eduki gehiago behar dira, hosting-a (web orrien biltegia) euskaraz behar da eta euskal domeinu bat (web helbidearen jatorria) primeran legoke." Fernándezek erantsi duenez, berriz, "tresna eta eduki libreak behar ditugu. Funtsezkoa izango da hor aurrera-pausoak ematea."
Esteka interesgarriak: www.euskadi.net/euskara_soft softkat.ueu.org/informazioa.php
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.