Traizioa
Zenbat aldiz gogoratu digute Judaren traizioa historian eman den laidorik handiena izan dela? Epai horren arabera, Jesus bezalako Maisua hogeita hamar txanponengatik saldu izana bekatuaren paradigma bilakatu da, eta ekintza hori burutu zuen judu maltzurra bekatariaren eredu.
Baina orain, bat-batean, traidore hura dizipulu maitatuena izan zela esaten zaigu; atzo arte mespretxua baino merezi ez zuen madarikatua, gaur, Jesusen egiazko identitatea ezagutzen zuen jarraitzaile bakarra dugu.
Ikuspegi berriarekin Juda dizipulu maitatuena da, Maisuak eskatzen diona egitera behartuta dagoena. Juda Jesusen tresna da, jarraitzaile hori aukeratzen baitu Maisuak berari traizioa egiteko. Hortaz, zeregin hori pribilegio bihurtzen da, hamazazpi mende dituen hogeita sei orrialdetako papiro batek esaten duenez
Oraingoan, Judaren betebeharra denetan zailena da, Jesusen borondatea konplitzeko traizio forma hartzen duen obligazioa betetzera behartzen baitu bere burua.
Iturri gnostikoak dituen Ebanjelio berriak dioenez, Judak Jesusi heriotzarako bide ematean, Maisuaren barnean aurkitzen den jainkotasuna gorputzeko kartzelatik askatzen laguntzen dio. Gnostikoen ustez, gizakiak gorputzez eta arimez osatutako konposatuak ziren, arima jainkotasunaren txinparta izanik. Baina arima, mundu honetara erortzen zenean, gorputzaren kartzelan giltzapetuta gelditzen zen. Gorputz horretatik ateratzeko bidea bilatzea perfekzioa zen, eta helburu hori lortzeko bazen ezaguera sekretua, arima berriro bere jatorri espiritualera itzuliko zuena.
Kainitek ere antzeko zerbait pentsatzen zuten, eta, beraientzat, bai Kainek nola Judak Jainkoaren borondatea bete zuten, materiaren kontra jarduteko tresna izan baitziren. Jesusen kasuan, gainera, Judaren bitartekaritza ezinbestekoa gertatu zen Jainkoaren semeak jatorrizko filiazioa berreskuratzeko, espirituzko energian eraldatuz.
Gauzak horrela, Da Vinci Kodea arrakastatsuak Maria Magdalena ahanzturatik atera eta Ebanjelioetan aparteko egitekoa eman nahi dion honetan ere, antzinako "lapur eta gezurtia" zen Judas hura, egungo "idealista eta Jainkoaren bitartekari" berritua bilakatu digute.
Hala ere, mudantza horrek badu azalpenik. Hasierako eliza kristauak, judu traidore arketipoa eraikitzeko, errudun bat behar omen zuen, eta Judari suertatu ohore hori. Jakina, juduen aurkako gorrotoa areagotzeko intentzioarekin, judu gaizto bati erru guztia leporatu zitzaion, zama horrekin Jesus eta beste jarraitzaile guztien judutasuna estaliz.
Baina, Ebanjelio berriak dioena egia balitz, gure arazoak hasi besterik ez dira egin. Pinturaren historian, esaterako, Judari egin zaizkion erreferentzia guztiak aldatu beharko genituzke. Edota pertsonaiaren inguruan idatzi den literatura guztia berrikusi beharko genuke. Danten Komedia Jainkotiarra, konparazio baterako, susmopean geldituko litzateke, bertan deabruak eternitate osoan Iskariote mastekatu behar du eta. A ze aldaketa!
Egia esan, traidore figurarik gabe zaila izango dugu traizioaren tentaldia uxatzea, horixe izan baita gaitzik kondenatuena. Adam Smith-en ustez, traidorea zen doilorren artean gorrotagarriena, leialtasuna bezalako bertuterik jasoena suntsitzen zuelako. Lapur bati ebastea zilegi den ala ez eztabaidagarri izan daiteke, baina inork ez du zalantzarik izango traidorea traizionatzeko zilegitasun osoa duenik.
Gogorra da traidorea izatea, etsaia traizionatzen badu ere. Azken finean, traidore guztiak arbuiatu egiten dira: hala traizionatuak sentitzen direnengatik, nola tresna modura erabili izan dituztenengatik ere. Eta azkenean, beraien zerbitzua bukatu dutenean, traidorearen suntsiketa iristen da: morala beti, askotan fisikoa ere bai. Hala zioen Montagnek: "Traidoreak erosten dituztenak urkatu egiten dituzte gero, poltsa lepotik zintzilikatuz."
Hala izan da orain arte. Baina, hainbeste berreraikuntzarekin, denak berdin balio duen garai nahasi hauetan, beldur naiz traizioa ere bertute bihur daitekeela. Beti aurki daiteke Ebanjelio berriren bat hori frogatzeko.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.