_
_
_
_
Entrevista:JUAN MARI BELTRAN | Musikaria | Gaiak

"Txalaparta oxigenoa ematen ari zaio euskal musikari"

Juan Mari Beltran (Donostia, 1949), Txanbela, Sustraiak eta Azala taldeetako kide ohia, euskal kultura eta musikaren ikerketan murgilduta bizi izan da hiru hamarkada luzetan. Azken esperimentuak Orhiko xoria (Elkar) izenburuko diskoan bildu ditu. Hauxe da 1983tik atera duen 11. grabazioa, eta bertan, hamar instrumentu jo eta ahotsa ere ematen dio baltseak, kontradantzak eta testu tradizionalak uztartzen dituen folk errepertorio zabalari. Gaur egun, eskolak ematen ditu Hernaniko Kontserbatorioan eta Txalaparta Eskolan, eta esku artean darabiltzan proiektuen artean, aipatzekoak dira albokaz amaitzeko zorian duen liburua, txalapartari buruzko disko-liburua edota Oiartzunen zuzentzen duen Herri Musikaren Txokoa biziberritzeko eman nahi duen aurrerapausoa.

"Musika anabasa antolatzea da; inguruan dituzun soinuak antolatzeko gauza baldin bazara, musika egiten ari zara"
"Azken diskoan agertzen diren estilo, tankera, neurri, erritmo, soinu eta bestelako baliabideek konnotazio etnikoa dute, etnikoa eta unibertsala"

Galdera. Orhiko xoria al da orain arte grabatu duzun diskorik onena?

Erantzuna. Hauxe da behintzat gusturen utzi nauen. Batzuetan, lan bat amaitu berria duzula, bertan behera uzteko premia somatzen duzu, baina kasu honetan, kotxean eramaten dut Orhiko xoriaren maketa, eta makina bat aldiz entzun dut dagoeneko.

G. "Disko etnikoa" omen da, Elkar-en esanetan. Ados zaude?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

E. Baliteke. Disko honetan erabiltzen diren estilo, tankera, neurri, erritmo, soinu eta bestelako baliabideek konnotazio etnikoa dute, etnikoa baina unibertsala, alegia. Esate baterako, Bortian ahuzki doinuan entzuten diren burrunak, Euskal Herriko haurrek jolasean erabiltzen zituzten soinu desberdinetako oholtxo horiek, Australiako aborigenen artean ikusi nituen estreineko aldiz, gero Brasilen, eta ondoren, Oiartzungo Ergoien auzoan. Horra hor, beraz, musika-tresna etnikoa eta unibertsala.

G. Musika nonahi al dago?

E. Bai, leku guztietan egon daiteke, baina atzeman eta entzun egin behar duzu. Pirinioetan trashumantzia egiten egon nintzenean, artaldearen barruan sartzen nintzen, zintzarrien artean sortzen ziren doinu eta soinu baxu, zorrotz eta ertainak harrapatzeko asmoz. Trenean zoazela ere doinuak entzun ditzakezu, gurpil eta erreilen arteko konbinazio erritmikoak atzemanez gero. Musika anabasa antolatzea da, eta inguruan dituzun soinuak antolatzeko gauza baldin bazara, musika egiten ari zara.

G. Tradizioak arau zorrotzak ezartzen al ditu?

E. Ez, tradizioa bizia da, besteak ohiturak dira. Tradizioa igortzea da. Nik zuri ematen dizut, eta zuk hartu eta zeure egiten duzu; horixe da finean transmititzea. Ezagutu ditudan aspaldiko txistulari, albokari eta txalapartari guztiak une oro esperimentatzen ari ziren, ez zeukaten ezer itxita.

G. Musika tradizionala eremu murritzekoa da. Zergatik ?

E. Galdera horrek gainditu egiten nau. Argi dago tokian tokiko bereizgarritasunak ez datozela bat merkatu handiarekin, honen helburua erabat bestelakoa baita, eta zerikusi handiagoa du homogeneotasunarekin aniztasunarekin baino. Enpresa diskografiko handi baten jabea banintz eta milioika kopia saldu behar banitu, seguraski ez nintzateke dedikatuko Maragateriako edo Hurdes eskualdeko danbolindarien bereizgarritasunak zabaltzera, ez eta Portugaleko hegoaldean eta Sardinian dauden polifonia aberatsak ere. Dena den, musika mota honen hedapena ez da horren murritza gure artean.

G. Zer eskaintzen du Herri Musikaren Txokoak?

E. Materiala lau ataletan antolatuta daukagu: biblioteka, fonoteka, irudi-artxiboa eta munduko herri-musiketan erabilitako tresnen bilduma; horietan guztietan partikularra eta unibertsala alderatzen ditugu. Hasierako helburuak betetzen ari dira. Bi lanegunez zabaltzen den museo txikiak 12.000 bisitari baino gehiago izan ditu 2002ko martxoaz geroztik; gainera, 100dik gora aditu igaro dira bertatik, horietako batzuk atzerrikoak.

G. Ba al dago desagertzeko arriskuan den tresnarik?

E. Guztiak eta bat ere ez. Musikak bezalaxe. Errabita bera 1920ko hamarkadan utzi zioten erabiltzeari. Nekazariek zarrabetea zeritzotena bezala, duela 100 urte desagertu baitzen euskal erromerietatik. Baina beste tresna batzuk, adibidez albokak, txalapartak, txistuak, dultzainak eta trikitixak, ondo daude. Are gehiago, txalaparta oxigenoa ematen ari zaio euskal musikari.

G. Euskal musikaren etorkizuna munduko musiken nazioarteko zirkuituan dago?

E. Presentzia txikia dugu hor. Herri-musikarekin, tradizionalarekin eta etnikoarekin lotura duten zirkuituetan mugitzen ari gara; baita musika berrien edo abangoardiakoen jaialdietan.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_