Lasto umela
Poz handiz hartu nuen eskuen artean Aingeru Epaltzaren Lasto sua ipuin bilduma. Aspaldidanik miretsi dudan idazlea da, hizkuntzaren erabileran, lanetan agertzen duen munduaren agerpenean, estilo sotilean, ironiaz betea isiltasunez betea...
Gorabehera handiko lana eman duela irizten diot ordea. Handik eta hemendik pilaturiko lanak agertzen ditu oraingoan. Eta "gatazkaren" inguruko ipuin bik ematen diote hasiera eta amaiera liburuari. Lehenak, ustez laneko ipuinik borobilenak, Atertzean sotil hori, 1989. urtean argitaratu zuen ipuin liburutik erretiroa hartua, eta orain azal berri eta argituz emana, ez du lotura handiegirik ondorengoekin. Argibidea da konturatzea Jokin Muñozen Bizia lo laneko azken ipuinak ere etorkizuna kontuan hartzen duela, eta han ere gerra galdutzat jotzen dela gerra ez den hori.
Irakurleak beharko luke ezer baino lehen Hondar ohar bukaerako idazkia irakurri, eta hondarrekoa Aitzin solas irakurri, liburuaren nondik norakoak oso garbi azaltzen direlako bertan.
Eta jakingo du horrela, lehendik barreiaturik ziren ipuinak argitaratu dituela idazleak, eta ez dut nik esango konpromisozko liburua irten denik. Batez ere hizkeraren erabileran maisu delako Epaltza. Ez du inoiz bide erraza hartu, esaldiaren bihurrikerian agertuko ditu bere moldea eta bidea. Inoiz zorrotz asmatzen du hizkera berria hizkera jolasean. Sortzailea dugu zalantzarik gabe eremu horretan.
Begien aurrean ditugu neurri berean, edo bere bizitzarekin edo bere ardura nagusiekin loturik agertzen dituen ipuinak. Baina, umorea, ezpainetan horma bihurtzen den eremuetan zerbaitek ihes egiten diola uste dut.
Hiru lan batasun haria izan arren ere (administrazioa, desberdin pentsatzen dutenen elkar bizitza eragitea, omenaldiak), Trek ipuina nabarmenduko nuke. Eta ez pertsonaiak amaraun sare horretan kokaturik agertzen direlako, paradoxarekin jolasten duelako baino. Buruak asmatu eta eragin duena, bat-batean jausiko da hankaz gora, hain zuzen ere planifikatua zegoena. Baina hor ere ez da sakonean usmatzen, azaleko zerbaitek aginduko balu bezala. Hizkuntzaren jokoak, agian.
Aingeru Epaltza: Lasto sua. Alberdania. Irun. 2005. 97 or. 11,50 euro
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.