"Ipuinak ez dira idazten, gainetik kentzen dira
Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, 1975) 19 ipuin bildu zituen saria eman dion Neguko zirkua (Susa, 2005) lanean. Erregistro eta molde ezberdinak erabiliz, bere mundu propioa erakusten du kontakizunotan.
Galdera. Neguko zirkua euskal ipuingintzan pauso handia dela idatzi dute kritikariek. Hori irakurri eta zer nolako gogoeta egiten du egileak?
E. Hainbat urtetako lana biltzen du liburuak eta aro baten amaiera dela esatea gehitxo litzatekeen arren, niretzat idatz-tankera berri baten hasiera izan dela sentitzen dut. Hitzek gutxiago pisatzen didate, doituago eta askeago sentitzen naiz idaztean. Baina hori oso sentimendu pertsonala da, jakina, ez dut "euskal ipuingintza" terminoetan pentsatzen.
"Errealitatea erabat irrazionala da; niretzat irrazionaltasuna errealitatera sartzeko atea besterik ez da"
"Amorrua ematen dit Europaren bihotza izan ziren herrialdeak nola mespretxatu dituzten Europako zenbait estatuk"
G. Ipuinaren gorazarrea da Neguko zirkua. Zure genero gustokoena?
E. Baietz esango nuke. Izan liteke gehien landu dudana eta gehien irakurri dudana izan delako... John Cheeverrek zioen bezala, heriotzako unean ipuin bat kontatzen diogu, ziur aski, geure buruari. Nobela bat kontatzeko astirik ez dugu izaten.
G. Gauza txikietatik eta irrazionaletatik abiatzeko joera duzu. Errealitatea azaltzeko tresna egokia da irrazionalitatea?
E. Irrazionalitatea eta irrealitatea nahasten ditu jendeak. Errealitatea erabat irrazionala da. Goizean jaikitzen garenetik egiten ditugun gauza irrazional guztiak zenbatu besterik ez dago. Niretzat, irrazionaltasuna errealitatera sartzeko atea besterik ez da.
G. Liburuan bokazio europarra somatzen da.
E. Oso gogoan izan ditut idazle txekiarrak, poloniarrak, halabeharrez exiliatu eta paristartutako idazle hegoamerikarrak... Jendeak asko hitz egiten du Europaz, baina inork ez du sinesten europar garenik. Nik sinetsi nahi nuke. Amorrua ematen dit Europaren bihotza izan ziren herrialdeak nola mespretxatu dituzten Europako zenbait estatuk.
G. Gaurkotasun handiko ipuinak bildu dituzu liburuan. Orainak kezkatzen du batez ere idazlea?
E. Halabeharrez. Kontua da ez dela beti derrigorrezkoa istorio bat gaur egun kokatzea orainaz idazteko. Horri dagokionez nahikoa despistatuta dabil jendea, nahiz eta egia den euskal literaturan egon dela halako konplexu bat gaur egungo istorio koiunturalak literario izan zitezkeela ez sinistera eraman gaituena, absurdoki. Hori gainditzen ari gara.
G. Gertakizun horien aurrean protagonistek azaltzen duten ez ulertua, beldurra edo ezinegona agertzea duzu helburu. Txikitik handira, beraz.
E. Tragedia handiak askotan ez dira norbere tragediatxoen dolua jasateko aitzakia lagungarria besterik. Min partikularrak interesatzen zaizkit. Nola eragiten duen albisteetan handi den berri horrek partikularren bizitzan, eta nola izan daitekeen batzuetan koartada huts.
G. Iruditik abiatzen zarela onartu duzu inoiz. Ideia orduko omen dago askotan irudia. Pintore abstraktuaren inpultsoa?
E. Espejismo moduan sortzen dira ideiak askotan: amona bat supermerkatu batean kanela poto baten bila ikusten dugu eta begitantzen zaigu amona horrek ehun urte daramatzala supermerkatu horretan, Ariadna berbera dela, labirintotik atera ezinean... Baina irudiak hor dauden arren, benetan ipuin onak direnak areago doaz: ipuinak ez dira idazten, gainetik kentzen dira.
G. Zuk esana: Camarillo brillo ipuinak laburbiltzen du nire literaturaren funtzioa. Eta zein da funtzio hori?
E. Zer kontatuko diot nire buruari, nire bizitza eta mundu honetan eman ditudan pausoak erabat alferrikakoak izan ez direla sinestarazteko?
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.