_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Gorputzeko zeruak

Udagoienaren lehen euriak hasi direnean beta hartu dut Angel Erroren Gorputzeko humoreak liburu berria irakurtzeko.

Ez dut huts handirik egingo Erro oso ezaguna dudala esatean eta agian, iritzi hau ikuspegi pertsonaletik ondua dela aitortzeko lotsarik ere ez dut izango. Baina niretzako poeta estimatua da, eta gustuen aurka zer egin gutxi dago.

Orain hilabete batzuk bere poemak eskatu nizkion, atontzen ari nintzen antologian sartzeko. Poema argitaragabe batzuk ekarri zizkidan, hain zuzen ere orain liburu honetan agertzen diren batzuk; kasualitate hutsez, liburua agertu aurretik agertu da antologia.

Hamar poema haiek irakurriz ez da liburu hau irakurtzen. Gorputzeko humoreak honek beste sakontasun bat du, zalantzarik gabe.

Bere Harkadian ni lehen liburutik hona gauak eta gauzak aldatu egin dira. Baina gogoratu nahi nuke Errok idatzitako hura: "Oro errana da, aspaldidanik. / Oro errana dela ere errana da. / Oro errana da, bada, ezinbestean. / Oro errana da, baina ez nik". Azken bertso hori poesia egiteko modu berri batera bidea zabaltzen du. Errok errana da liburu honetan agertzen dena.

Badira joko batzuk idazleak oso maite dituenak. Adibidez, izenburuan "h" letrarekin jolastea, umorea, humorea bihurtzea, eta beraz, isurkiei buruz hitz egitea, biologiaren nondik norakoak bilatzea. Adibidez, filologia lehertzea, eta hitzen alderik formalenarekin jolastea, hala nola, Oteizaren apokrifoa gazteleraz ematen duenean. Edo aipamen estetiko homosexuala egiterakoan: "Que qué tiene que ver ser gay con el autor implícito". Edo alderantziz.

Baina jokoen eta ironiaren gainetik, sentsibilitate eta, batez ere, gogo argi batek eusten dio Angel Erroren poetikari. Klasikoa omen da, baina barrokoaz mintzo da, olgetari dager, baina nik badakit oso garai ilunak direla hauek berarentzat.

Beraz, tentsioaren poeta nagusi baten aurrean gaude, 11-S-z idazten duena, gerrako haurrez idazten duena, bizitzaren gogorra burmuinean agertzen duena. Klasikoa? Bai, baina berpizte garaiko poetak aipatzen dituena.

Zirrara gogor bat. Gozputzeko humorerik garrantzitsuena melankolia baita.

Angel Erro: Gorputzeko humoreak. Alberdania. Irun. 2005. 86 orrialde. 11,50 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_