_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Euskal atsotitzak georgieraz

Egunotan liburu interesgarri bat argitaratu da Tbilisin, Georgian. Gaia: Euskal esaera zaharrak. Izenburua georgieraz dauka Baskur-kartuli paremiologiur paralelebi (Euskal-kartveliar paremiologi kidetasunak), eta egilea Salome Gabunia dugu, georgiar etnologoa eta euskaltzain urgazlea.

Liburuaren sarreran Salomek esaera zaharrak nolakoak diren azaltzen digu, eta horren arabera atsotitzen sailkapena egiten. Iturri nagusiak ere aztertzen ditu, Testamentu Zaharrekoak ahantzi gabe. Jakinarazi nahi den irakaspena berbera izan arren, herri bakoitzak bere inguruko flora, fauna eta bizimoduaren arabera birmoldatu ditu esaera zaharrak. Horiexetan aurkitzen da nazio bakoitzaren herri-sen berezia.

Orain 25 urte, Salome Gabuniak Euskal Herrian eta Georgian heriotzaren inguruan egin ohi diren zeremoniak, esaerak etab. arakatu zituen Euskalarien nazioarteko jardunaldietan. Gero, begiak paremiologiara itzuli ditu, hau da, atsotitz edo esaera zaharrak ikertzera.

Azken urteotan, euskal esaera zaharrak aztertu ditu, eta oraingoan ia 1.200 atsotitz batu ditu, bilduma zahar eta berrietatik jasoak.

Paremiologiak aparteko garrantzia izan du euskal literaturan. Lehen bilduma handia 1596an argitaratu zen Iruñean, Refranes y Sentencias. Arlo horretan saiatu ziren, halaber, Garibai, Oihenarte, Zalgiz, Mogel eta Azkue, eta, berriki, Gotzon Garate ere bai. Horiek guztiak kontuan izan ditu georgiar euskaltzainak. Geografiaz, urrun daude gugandik georgiarrak, baina halere hurbil gaituzte bihotzean.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_