_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Monastegietako hitza

XVIII mendetik idatzitako bost milatik gora sermoiren testuak bildu eta sailkatu dituzte

Lau mila eskuizkribu ezezagunetatik gora bildu ditu Labayru Ikastegiak, bai paperezko edizioan, bai euskarri informatikoan Frantziskotarren artxiboak. Euskarazko sermoi eta antzeko eskuizkribuen katalogoa (XVIII-XX) izenburupean. Besteak beste, 147 sermoi-idazle ezezagunen izenak batu zaizkie Juan Antonio Ubillos, Pedro Antonio Añibarro, Miguel Carrero edo Pedro Zubia bezalako idazle ezagunen izenei.

Paulo Agirrezabaltegi Arantzazuko argitalpen arduradunaren hitzetan, "Arantzazun, Zarautzen eta Bermeon zeuden 50.000 orrialde izan dira gutxi gora behera katalogatu eta kopiatu direnak". Horien bilduma digitalizatua 69 CDtan argitaratu dira.

Katalogazio lan nagusia 1996 urtean hasi eta 2001ean amaitu zuten, baina ondoren lanean jarraitu dute emaitza argitaratu arte, "astiro eta zehatz egin beharreko lana" baitzen, Labayru Ikastegiko kide Nagore Etxebarriak azaldu duenez. Proiektua zuzendu duen Adolfo Arejita euskaltzainak Arantzazuko eta Zarauzko komentuetatik materiala ekarri eta berriro eramaten zuen hara. Bitartean, izkribuak banan-banan hartu eta sailkatzen zituzten, eta horietako bakoitzari fitxa bat erantsi. Sermoi bakoitzaren fitxak jaieguna, gaia, izenburua, neurriak, hasiera eta amaiera biltzen ditu. Atal horiek guztiak betetzeko, "denbora luzez" aritzen ziren eskuizkribu bakoitzarekin. "Ez dut esango den dena irakurrita daukagunik, baina bai askotxo", erantsi du.

Horrez gain, Zelestino Solaguren ikertzaile frantziskotarrak egindako ikerketa lanari esker, identifikatutako egileen biografia laburrak ere erantsi dizkiote katalogoari. Sermoi bakoitzaren egilea nor zen jakitea ez da erraza izan, ordea; denbora eta ahalegin berezia eskatu du, idatzi asko ez baitzeuden sinaturik. Hala, idazkerak konparatuz eta aztertuz, denbora luzea eman behar izan du katalogoaren egileak.

Euskarazko izkribuak 4.000 badira ere, katalogatutakoak 5.817 dira guztira. Beste horrenbeste fitxa bete dituzte, 1.575 gaztelaniaz baitzeuden. Euskarazkoen artean 2.837 gipuzkeraz daude, 1.373 bizkaieraz, 12 lapurteraz eta 21 nafarreraz.

"Sermoi hauek fraide frantziskotarrek jendaurrean eta herririk herri predikuak egiteko erabiltzen zituzten; eta bakoitzak bere sermoi bilduma landu eta osatu ohi zuen idatzirik, doktrinako eta jai bati zegokion gaiaren inguruan", argitu du Labayruko kideak. Hizlariek erabiltzen zituzten baliabideei buruzko informazio garrantzitsua ere eman dezake lan honek, bere arduradunaren arabera. "Oratoriak izan ohi dituen baliabide estilistikoz josita daude idazkiak, jendaurrean irakurtzeko eta jende hori hunkitzeko, eginak baitziren", erantsi du.

Ildo horretan, arlo askotako ikertzaileentzat oso aberasgarria izan daitekeen informazioa bildu dute katalogoan; besteak beste, hizkuntzalarientzat, historialarientzat, antropologoentzat, teologoentzat eta filologoentzat. "Ni filologoa naizen aldetik, Euskal Letretan eragin handia izan dezakeela uste dut literaturaren ikuspegitik, oratoriaren generoaren hutsunearen zati bat beteko duelako behintzat", argudiatu du Etxeberriak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_