Eusko Ikaskuntzak euskal komunitate globalarentzako webgunea zabaldu du
Eusko Ikaskuntzak Euskosare izeneko topagune birtual berria abiarazi du Interneten, www.euskosare.org helbidean, munduko edozein lekutan bizi diren euskaldunek eta euskaldunenganako interesa duten internatua guztiek elkarren berri jasotzeko aukera izan dezaten.
Euskosare lau hizkuntzatan -euskara, espainiera, frantsesa eta ingelesa- landutako webgunea da. Bertan, Euskal Herriko eta diasporako albisteez gain, euskal komunitate globaleko kideei informazio trukaketa erraztuko dieten zortzi foro tematiko ere aurki ditzakegu.
Duela aste batzuk, Ikertzaileak izeneko foroa abiarazi zen, Oscar Álvarez unibertsitate irakaslearen ardurapean. Foro honen helburua, mundu osoko euskaldunen historia ikertzen diharduten espezialistei eztabaidarako gune irekia eskaintzea da.
Joan den asteazkenean, sarearen jendaurreko aurkezpenarekin bat eginik, beste zazpi foro zabaldu ziren Komunitateak atalean, gastronomia, dantza, musika, irratia, liburuzaletasuna edota euskararen irakaskuntzaz interesatuta dauden guzti-guztientzat. Sustraien bila izeneko atalak, aldiz, emigrazio prozesuen ondorioz harremana galdua duten senide eta ahaideen arteko komunikazioa berreskuratzeko aukera eskaintzen du.
Diziplinarteko proiektu honek diasporako euskal erakunde guztien datu base eguneratuak, eta turismoa, hezkuntza edota ekonomiari buruzko informazio premiak asetzeko moduko edukiak eskaintzen ditu. Bere kudeaketarako, laguntzaile talde zabala eratu da Euskal Herrian eta Ameriketako 20 herrialdetan.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.