Haur literaturako lan "ederren" bilduma argitaratu du Etxanizek
Dituzten "kalitatearengatik eta edertasunarengatik" nabarmendu diren haur eta gazte literaturako euskarazko lan aukeratuak argiraratu berri ditu Xabier Etxaniz literatura kritikariak, genero horren ibilbidea laburbiltzen duen bilduma batean. Bi liburutan gustuko dituen testuak batu ditu, Euskal haur literaturaren antologia eta Euskal gazte literaturaren antologia (Elkarlanean, 2005) izenburuen pean. Gustua ordea, subjektiboa izanik ere, "lantzen den zerbait da, eta antologia honetan gustu landua izan da gailendu den ikuspegia", Juan Cruz Igerabide idazlearen hitzetan.
Etxanizek 20 urte baino gehiago daramatza alor honetan euskaraz argitaratzen den guztia -2.000 liburu inguru- irakurtzen. Ikuspegi zabal eta aberats horretatik heldu dio lan honi.
Haur literaturaren antologian 27 idazleren testuak jasotzen dira; eta gazte literaturarenean, aldiz, 23renak. Idazle bakoitzaren datuak, bibliografia garrantzitsuena eta testu batzuk bildu ditu egileak. "Idazle batzuk oso estilo ezberdinak landu dituzte; kasu horietan, horren isla diren idazkiak bildu ditut", azaldu du. Euskal literaturaren egoera azaltzea eta bildutako idazleak eta haien testuak ezagutaraztea ditu xedetzat lanak. Hala ere, "egungo egoera" erakusten duen bilduma izanik, egilearen hitzetan, "berehala zaharkitua gelditzea espero dut, bizirik den arloa baita eta argitalpen berri asko plazaratzen baitira".
Irakurtzeko grina
Azken bi hamarkadetan haur eta gazte literaturan asko argitaratu da eta kalitatea ere hobetu dela ukaezina da. Hartara, bildumaren arduradunaren iritziz, duela hogei urte ezin izango zen kalitatean oinarritutako antologiarik egin. "Egun 300 eta 350 liburu inguru argitaratzen dira urtero eta horrez gain, kalitatean ere asko irabazi du haur eta gazte literaturak", azaldu du. Beraz, gaur egun generoaren osasuna beste hainbaten mailan dago, adituaren ustez, "hezkuntzaren alorrean beste alor batzuetan baino gehiago inbertitu baita eta, egun, oso egoera onean dago".
Horrez gain, Etxanizen ustetan, haurrek beti izan dute irakurtzeko gogoa eta grina. Ez du uste, beraz, gaur egun umeek gutxiago irakurtzen dutenik, irakurtzen jakitea "oso erakargarria" baita beraientzat. "Gure gizartean aisialdi alorrerako eskaintza zabala izanda ere, irakurtzeak badauka bere pisua. Horrez gain, aukera oso erosoa da, zuk egoera askotan bakarrik egin baitezakezu. Askatasun handia daukan ekintza da", erantsi du. Umeak koskortzen diren heinean, aldiz, irakurtzeko zaletasuna bigarren maila batean uzten dute urte batzuetan zehar, aditu honen iritziz. Unibertsitatera iristean ordea, zaletasuna dutenek "berreskuratzen dute" eta sarritan "bizitza guztian zehar bizirik irauten duen joera" izaten da gainera.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.