Gaiak

Gainerako izenburuak

Urte asko ziren ez zela euskarazko luzemetraiarik ekoizten, baina badirudi bat-batean uzta ona datorrela. Zeru horiek pelikulaz gain, Espainiako telebistarekin egindako akordioaren bidetik beste bi TV movie filmatuko dira laster: Anjel Lertxundiren nobelan oinarritutako Zorion Perfektua, Patxi Barkoren aginduetara; eta Ramon Saizarbitoriaren Bihotz bi lana pantailaratuko duena, Asier Aizpuruaren zuzendaritzapean. Baina telebistarako pelikulaz gain, zinerako film luze berriek aspaldiko hutsunea beteko dute laster.

Kutxidazu bidea, Isabel filma grabatzen ari dira uda honetan Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo dira zuzendariak.

Gainera, euskal zineak izango du nolabaiteko aitortza. Izan ere, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko da Aupa Etxebeste, irailaren 22an, Zabaltegi sailaren baitan. Astebete geroago, hiriburuetan eta 30 herritako zinema-aretoetan zabalduko dute.

Aupa Etxebeste! filmaren zuzendariak Asier Altuna eta Telmo Esnal dira.Hauxe dute lehen lan luzea, aurretik hainbat film labur filmatu badituzte ere.

Pelikula hori iaz grabatu zuten Bergara, Pasai San Pedro, Tolosa eta Zumaia herrietan, Elena Irureta, Pako Sagarzazu, Ramon Agirre eta Iban Garate antzezleen partehartzearekin.

Horrekin guztiarekin batera, euskarazko kutsua duen Obaba filma ere Zinemaldian estreinatuko da, Sail Ofizialean. Gaztelaniaz grabaturik badago ere, Montxo Armendarizek zuzenduriko pelikulak Bernardo Atxagaren nobela egokitu du zinerako, Pirinioetako herrietako inguru paregabea plato hartuta.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Logo elpais

Ya no dispones de más artículos gratis este mes

Suscríbete para seguir leyendo

Descubre las promociones disponibles

Suscríbete

Ya tengo una suscripción