_
_
_
_
Gaiak

Euskaltzaindiak eta BBKk Literatura Sarien aurtengo deialdia zabaldu dute

Abian da jadanik Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak urtero antolatzen dituzten eleberri, antzerki, olerki eta saiakera sarien aurtengo edizioa. Hala iragarri zuten ostegunean bi erakundeotako arduradunek, iazko garaileen argitalpenak aurkezteko ekitaldian.

Iaz bezala, 46. edizio honetan ere, 24.000 euro banatuko dira irabazleen artean. Kopururik handiena, 8.000 eurokoa, Txomin Agirre eleberri sariari dagokio. Ondoren, Mikel Zarate saiakera saria dago, 6.000 eurorekin. Toribio Altzaga antzerki saria eta Felipe Arrese Beitia olerki saria irabazten dutenek, azkenik, bost milana euro eskuratuko dituzte.

Antzerki sarian izan ezik, gainerako guztietan, gutxieneko neurriak ezarri dira parte hartu ahal izateko. Horrela, Felipe Arrese Beitia olerki sariketarako, gutxienez 750 bertso-lerro dituzten obrak bidali beharko dira. Eleberri eta saio sariketetan, 125 orritik gorako lanak onartuko dira soilik.

Lanak BBKk Bilboko Elkano kalean duen Kultur Aretora bidali behar dira urriaren 16 baino lehen. Epaimahaiak urtea amaitu aurretik jakinaraziko ditu obra eta idazle garaileen izenak.

Aurtengo Literatura Sarien hasiera-ekitaldian, Euskaltzaindiak eta BBKk iazko obra irabazleen argitalpenak aurkeztu zituzten: Juan Jose Ispizua gernikarraren Harizpeko neskaren afera eleberria, Pantxo Hirigarai baigorritarraren 40 urteak antzezlana, Aintzane Galardiren Itoti urdinaren azpian olerki bilduma eta Xabier Agirreren Zertan dira askatasuna eta berdintasuna gaur egun? saioa.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_