Hiri lokartuaren kronikak
Bilbon edo Bilbori buruz idatzitako ipuinak bildu ditu liburu batean Seve Callejak
Hemen Bilbao, hiri lokartua, loa dela medio nekez irabazitako bizitza. Ilart-binza bat ateracen da eta berehala egunzkiaren semeak garela ahazten zaigu".
Gabriel Arestik hitz horiekin deskribatu zuen frankismoaren zuribeltzezkko lozorrotik esnatu nahi zuen hiri grisa. Izan ere, hamarkadetan zehar estali duen ke ilunezko azalaren azpian, literatur-usaina dario Bizkaiko hiriburu zaharrari. Arestik berak ez ezik, Unamuno, Trueba eta Sarrionandia bezalako egileek osatutako azala, baita, bizitzaren gora-beherak tarteko, kanpontik etorritakoek ere, Vicente Blasco Ibáñez valentziarrak tartean.
Literatur-tanta horiek guztiak pazientzia handiz jaso ditu Seve Calleja (Zamora, 1953) idazleak. Haur literaturaren alorrean egindako lanarengatik ezaguna, semetzat hartu duen hiriko bazterrak arakatu ditu altxor txiki horien bila. Emaitza: Cuentos y leyendas de Bilbao-Bilboko ipuin eta leiendak liburua.
250 orrialdetan, Bilbon edo Bilbori buruz idatzi duten 22 idazleren ipuinak jaso ditu. Horietako lauk, Gabriel Aresti, Kirikiño, Mikel Zarate eta Juan Manuel Etxebarriak, euskaraz idatzi zuten. Gaztelaniazkoen artean daude Antonio de Trueba erromantizismo garaiko egilea, eta Miguel de Unamuno, literaturaren alorrean Bilboko munduari eman dio izenik handiena. Batzuk zein besteak elkarrengandik banatzen dituzten muga fisikorik gabe aurkeztu ditu liburuaren egileak. "Zergatik banatu behar dira euskarazko eta gaztelaniazko testuak", galdetzen dio bere buruari liburuko testuen ordenaz galdetzen diotenean.
Kontakizunok gordintasun osoz agertzen dituzte hiriaren argi-ilunak; Arenaletik paseoan zebiltzan jaunxkilen aberastasuna eta Bilbao la Viejako etxe abailduetan pilatzen zen jendailaren apurtutako ametsak. Batzuek gizarte-klase desberdinen artean zeuden harresiak erakusten dizkiote irakurleari. Arestik, esaterako, maisuki deskribatu zuen Jainkoa jaio da Otxarkoagan ipuinean goi-klaseko gizon batek bortxatuta sasikumea erditzera zigortutako emakume ijitoaren zoritxarra, hura artatzera doan sendagilearen ikuspuntutik."Bere Fiat ederra Bilboko kaleetatik gidatzen zuen artean, bere gogoetak Neguriko bere etxera joan zitzaizkion, eta bertan , emaztearen itxura eta oriotzapenak kariziatu zuten". Testua Egan aldizkarian argitaratu zen 1962an eta, ondoren, Susa argitaletxeak jaso zuen.
Ipuinekin batera, Mikel Alonso argazkilariaren irudiek eta hainbat aipuk osatzen dute liburuaren arima. "Hiru atalek elkarrekin eusten diote lanari", azaldu du Callejak. Lehenbizikoei dagokienez, hainbat autorek hiriaz utzi zituzten ohar laburrak dira. Bernardo Atxagak, adibidez, hauxe idatzi zuen azal iluneko gizona edozein tabernatako bakardadean ageri zitzaionean: "Zer ari ote da pentsatzen Maziki Okeita Denbelek kafetegi horretan, urrun, etxetik hain urrun, Bilbon?". Luigi Anselmi olerkariak, berriz, bertso hauek eskaini zizkion hiriari: "Hiri lohi eta ezain hau / eder bilakatzen da gauez, / argien zintzilikarioak jantzi/ eta begitartea dolu-errezelean / biltzen duenean."
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.