_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Hiriko hizkera eta handikiak

Joan Perez de Lazarragaren eskuizkribuari buruzko azterlanaren lehen ondorioak biltzen hasiak dira adituak

Laurehun urte bete dira Joan Perez Lazarraga hil zela, eta urtebete baino gehixeago, Errenazimenduko idazle honen euskarazko eskuizkribu galdua berreskuratu zela. Aurkikuntzak eragindako ustekabearen ondoren, XVI. mendeko jauntxo euskaltzalearen testuak galdera franko sortu du adituen artean. Ikertzaileek gogoan darabiltzaten hipotesien artean, badago bat euskararen iraganari buruz genuen ikuspegia goitik behera aldaraz lezakeena: Larreako jaunak Gasteizko euskaraz idatzi zuen, antza, Gipuzkoako Foru Aldundiak 66.000 euroren truk erosi zuen eskuizkribua.

Pruden Gartzia Euskaltzaindiko Azkue Bibliotekako zuzendariak egindako kalkuluen arabera, Joan Perez Lazarraga 1547 eta 1549 urteen artean jaio zen -"badirudi gurasoak 1546an ezkondu zirela", dio-, eta 18-20 urte zituela, euskal literaturaren historia ofiziala irauli duen artzain giroko maitasun istorio paganoa idatzi bide zuen.

Lazarragak kolokan jarri du hizkuntzaren erabilera sozialaz genuen ikuspegia
Más información
Nabarmendu nahi ez zuen idazlea

Lazarragak Larrean eman zituen haurtzaroko urteak, Arabako Lautadan, eta ikasteko sasoia heltzean, litekeena da Oñatiko Unibertsitatera joan eta handiki baten semeari zegokion heziketa jaso izana, bere ahaide Esteban Garibairen antzera.

Nolanahi ere, Larreako jauntxo euskaltzalearen bizitzaz zehaztasunez dakigun gauza bakarra heriotza-data da, 1605eko apirilaren 11n hil baitzen, garai hartako agiriek diotenez.

Lazarragaren heriotzaren laugarren mendeurrena gogoratu eta bere eskuizkribuak euskal letretan eragin duen iraultza aztertzeko, Euskaltzaindiak ekitaldi berezia egingo du Larreako dorrean maiatzaren 26tik 28ra bitartean. Aurreneko bi egunetan, Akademiak batzar arrunta eta barne jardunaldia egingo ditu, eta maiatzaren 28an, larunbata, Xabier Kintana eta Henrike Knörr euskaltzainek hitzaldi bana eskainiko dute.

Orduan esango dutenaz deus gutxi aurreratu duten arren, batak zein besteak laudoriozko hitzak erabili dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuizkribua erosi eta herritar guztien esku jartzeko egin zuen ahaleginaren inguruan.

Hamahiru hilabete joan dira Gipuzkoako Foru Aldundiak Lazarragaren lana aurkeztu zuela. Borja Aginagalde Eusko Jaurlaritzako Dokumentu Ondarearen Zentroko zuzendariak liburu zaharren salerosketan espezializatutako Madrilgo liburutegi batean aurkitu zuen. "Ligatzea bezalakoa izan zen", esan du txantxetan, orduko kasualitateari garrantzia kendu nahian.

Eskuizkribua aurkeztu zen egun berean, Aldundiak internauta guztien esku jarri zuen www.lazarraga.gipuzkoakultura.net helbidean euskal idazle errenazentistaren agiri osoa, faksimil edizioan. Iazko maiatzean, Iñigo Landak eta Susa argitaletxeak obraren lehen transkripzioa zabaldu zuten Sarean, www.armiarma.com/klasikoak/lazarraga webgunean.

Larreako jaunaren lana ezagutarazteko ahalegin berari jarraituz, Patri Urkizuk Dianea & Koplak izenburuko liburua plazaratu zuen uztailean Ereinen eskutik, faksimila, transkripzioa, hitzaurrea eta Lazarragak erabilitako toponimo eta adizkien zerrendak bilduz. Azkenik, aurtengo otsailean, Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek Zalduondoko Lazarraga jauregian ospatu zuten ekitaldi sinbolikoari begira, Gipuzkoako Foru Aldundiak 500 aleko argitalpen berezia enkargatu zion faksimilen edizioan espezializatutako Edilan argitaletxeari.

Bien bitartean, ikertzaileek altxor linguistikoa arakatzeari ekin diote. "Urtebete ez da aski emaitzak batzen hasteko, baina argi dago eskuizkribuaren haritik adituek galdera asko erantzun beharko dituztela aurrerantzean", esan du Aginagaldek.

Joseba Lakarra unibertsitate irakasleak aditu-taldea osatu du Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegiaren inguruan Lazarragaren enigma argitzeko asmoz. "Ikerketa filologikoaren epeak, moduak eta estandarrak ez daude politikari eta komunikabideen esku, eta Menendez Pidali Mio Cid ikertzeko denbora-mugarik jarri ez zioten bezalaxe, guk ere presarik gabeko lana egin nahi genuke Lazarragaren altxor linguistikoa behar bezala arakatu ahal izateko", adierazi du Lakarrak.

Esanak esan, 13 hilabete hauetan egindako gaingiroko azterketei esker, adituak lehenengo ondorioak biltzen hasiak dira. "Orain arte uste genuen garai hartako handikiek erdarara jotzen zutela, baina Lazarragak kolokan jarri du hizkuntzaren erabilera sozialaz genuen ikuspegia", azaldu du Xabier Kintana euskaltzainak.

Larreako jauntxo euskaltzalearen eskuizkribuak "susmatzen genituen fenomeno linguistiko batzuk eta ezagutzen ez genituen beste asko" planteatu dizkie adituei, batez ere aditzaren erabilpenari dagokionez.

"Aditz trinkoa barra-barra erabiltzen du, eta pluralaren kasuan, orduko euskara gaurkoa baino malguagoa da, ditut eta ditugu bezalako formak ez zirelako gaur bezainbeste erabiltzen, salbu eta pluraltasuna azpimarratzeko", argitu du Kintanak.

Henrike Knörr euskaltzainak Lazarragaren "askatasun literarioa" nabarmendu du. Eskuizkribuan erabiltzen den euskalkiaz plazaratu diren iritzi guztiei gaina hartuz, Knörrek "Oñati eta Altsasu inguruko euskalkien eragina" sumatu du, baina testuko euskalkia "hiriko euskara" dela iradoki du: "Gasteizko euskara, zehazkiago esanda".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_