_
_
_
_
Gaiak

Nabarmendu nahi ez zuen idazlea

X. G. A.

Joan Perez Lazarragak askatasun osoz idatzi zuen eskuizkribua, "literaturaren edertasunagatik", Xabier Kintanaren esanetan. Agiriaren hasierako orrialdeetan, artzain giroko narrazio luzea osatu zuen, garai hartako literaturan ohikoak ziren enkantadoreak, zaldunen arteko justak, sirenak, adarbakarrak eta gainerako pertsonaia fantastikoak tartekatuz. Ondorengo poemak ere orduko gustu literarioen arabera eginda daude. Lazarragaren idazlana, hortaz, "XVI. mendeko moda literarioari jarraituz idatzita dago", Pruden Gartzia Euskaltzaindiko liburuzainaren hitzetan.

Hala ere, Lazarraga ez zen behin ere saiatu eskuizkribua moldiztegira eraman eta liburu bihurtuta plazaratzera. Gartziaren iritziz, ondo gogoan hartu behar dira, batetik, Espainiako errege Felipe II.aren jarrera antiprotestantea, eta bestetik, Nafarroako Joana III.a erreginak kalbinismoaren alde egin zuen apustua, 1571n Testamentu Berria argitaratzea bideratu zuena. Erlijioen arteko gerra giro hartan, ez zen komeni, noski, sobera nabarmentzea.

Lazarragaren testuak sorpresa ugari ditu gorderik oraindik lerro artean. Agiriaren azken bi orrialdeak, esaterako, beste esku batek idatzitakoak dira. Orrialde horietako testuaren hasieran,

"De la señora Maria Estivaliz de Sasiola" irakur daiteke. Olerki horien egilea Maria Estibalitz Sasiola izeneko andre hori izan zela egiaztatzen baldin bada, euskal literaturaren historiako lehen emakume idazlearen aurrean egongo ginateke.

Zalantzarik gabe, Lazarragaren izkribuak zer esan handia emango du hemendik aurrera. Agiria idoro zuen Borja Aginagalderen iritziz, "hamar edo 20 urte beharko dira oraindik taxuzko lehen ondorioak atera ahal izateko".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_