Biblioteka galduaren arrastoan
Lauxetaren liburutegi pertsonalaren inbentarioak datu berriak ekar ditzake idazlearen estiloa osatu zuten iturriez
1937ko abuztuaren 17a. Santanderreko portuan agiriz beteriko kutxek gainezka egiten dute Thorpebay baporeko sotoa. Kutxok hondamendiaren hondakinak gordetzen dituzte, ihesaldi traketsetik salbatu dituzten paperak. Itsasontziak Baionako porturantz abiatu behar du bihar, objektuekin batera hainbat errefuxiatu eramanez, armada frankistaren eskuetan jausi ez daitezen. Bi hilabete dira Esteban Urkiaga, Lauaxeta, fusilatu dutela. Idazleak Bilboko Henao kaleko etxebizitzan zituen liburuak hartu eta Santanderrera eraman ditu norbaitek, porrotaren zurrunbiloan gal ez daitezen.
Egun haiek bizi izan zituen kronista batek horrela hasiko zukeen, gutxi gora-behera, Lauxetaren bibliotekak egin zuen bidaiaren bitakora-koadernoa. Horrelako lekukorik izan balitz, agian jakingo genuke zehatz-mehatz zer gertatu ote zen XX. mendeko euskal olerkaririk handienetako batek gehien estimatzen zituen literatur altxorrekin.
Agiriak euskal autore klasikoek zuten irudia hautsi du, antologiak besterik ez zituztela irakurtzen alegia
Liburuen arrastoa betiko galduko zen laster hasiko zen beste gerra handiago baten estolda-zuloan. Zorionez, pertsona batek kutxa haietan zihoazen izenburuen zerrenda idatzi zuen eta paper horrek idazlearen nortasunari buruzko datu garrantzitsuak eman ditzake gaur egun. Sabino Arana Kultur Elkargoak dokumentu hori aurkeztu du aste honetan, Lauaxetaren jaioatzaren mendeurrenari dagozkion ekitaldiak direla-eta.
"Zoritxarrez ez dakigu non bukatu ote zuten Lauaxetaren biblioteka zeramaten kutxek. Garrantzitsuena da liburu haiek non dauden jakiterik ez dugun arren, behintzat posible izango dela iraganaren zati bat berreskuratzea". Hitz horiekin laburbildu zuen joan den astearteanaurkikuntzaren garrantzia Arteako Abertzaletasunaren Agiritegiaren arduradunak, Eduardo Jauregik, agiriaren aurkezpen ekitaldian. Erakundeak 1988ko maiatzean jaso zuen agiria. Ordu arte EAJko buruzagi baten etxean egon zen gordeta eta haren alargunak eman zion fundazioari, beste hainbat dokumenturekin batera.
Inbentarioa 1937ko abuztuaren 7a eta 16a bitartean idatzi zuen EBBko idazkari Luis Arregi. Gerra bataloi jeltzaleentzat bukatuta zegoela, Kantabrian bildu ziren ehunka errefuxiaturen ebakuazioa antolatzeaz arduratu zen eta, alderdiko buruzagien aginduak beteaz, Thorpebay itsasontzian sartu zituen Lauaxetaren liburuak, soldadu frankistek lapurtu edo suntsitu ez zitzaten.
Zerrenda horretan 650 izenburu agertzen dira, idazlearen estiloa osatzen lagundu zuten literatur-iturrien berri ematen dutenak. "Garrantzitsua da ez bakarrik Lauaxetarena delako; euskal literatura euskal idazleen bibliotekei buruz oso lan gutxi egin da", azaldu zuen dokumentua aztertu duen adituak, Jon Kortazar euskal literaturan katedradunak. "Lauaxetak zer irakurtzen zuen gutxi gora behera bagenekin, haren kazetari lanak irakurtzen baditugu informazio asko ematen zuen berak-eta. Baina gauza bat da irakurketak izatea eta beste bat honelako katalogo bat edukitzea esku artean".
Katalogoak hainbat estilo eta joera desberdini dagozkien izenburuak ditu. Horrek euskal autore klasikoen inguruan dagoen irudi topikoa hausten du, antologiak eta euskal literatura besterik ez zituztela irakurtzen alegia. Aldiz, zerrendaren analisiak argi uzte du Lauaxeta irakurle "konplexua" zela, garai hartako gizarte eta literatur mugimenduak arreta handiz jarraitzen zituena, Kortazarren hitzetan.
Horrez gain, Thorpebayk eraman zuen bildumak "biblioteka originala" osatzen zuen, "bere garaitik nahiko banatzen zena". "Sabino Aranaren lanak agertzen dira, baita Azkuerenak ere, eta garai hartan argitaratzen zen euskal literatura gehiena ere bai. Baina badira 500 liburu nolabait Lauaxetaren nahiko soslai berezia ematen dutenak", azaldu zuen adituak.
Lauaxetak euskal autore klasikoen lanak zituen etxean -Orixe eta Azkue, beste batzuen artean- baita euskal gaien alorrean garai hartan argitaratzen ziren aldizkari asko ere, hala nola Sabino Aranaren testuak ere bai. Literatura unibertsaleko klasikoekin batera (Cervantes eta Dostoievski) 27ko belaunaldiko idazleek lanak irakurtzen zituen (Lorca), eta pentsalari klasikoenak ere bai (Kant eta Maquiavelo).
Zerrenda sakon aztertuz gero, adituek espero ez zituzten ezaugarriak ere agertzen dira, idazleak emakumeekin lotutako gaiei jartzen zien arreta adibidez. "Harrigarria egin zaigu, gaur egun genero deitzen den arloetako liburu asko agertzen baitira", azaldu zuen Jon Kortazarrek, "esan nahi da feminismoa eta feminitateari buruzko liburuak hainbat direla biblioteka honetan".
Kutxan zegoen altxorraLauxetaren liburutegi pertsonalaren inbentarioak datu berriak ekar ditzake idazlearen estiloa osatu zuten iturriezBiblioteka galduaren arrastoan
Kantabriara bidali zituzten liburuez gain, Lauxetak beste kutxa bat gordetzen omen zuen Bilboko Henao Kalean zuen etxebizitzan. Bertan testu kutunak sartu zituela uste dute adituek.
Idazlearen biografia ikertu dutenen arabera, kutxa hark bestelako altxorrik ere gordetzen zuen. Horien artean nabarmenena inoiz argitara eman gabeko poema zen, Orreaga izenburukoa. Zoritxarrez, kutxa haren arrastoa Gerra Zibilaren bukaerarekin batera galdu zen eta gaur egun ez dago jakiterik hondamenditik salbatu ote zen; edo, agian, bertan su eman ote zioten, betirako galaraziz Lauaxetaren irudimen eta lumatik sortutako azken lerroak.
Literaturaren historian noizbehinka agertzen diren beste kutxa mitikoen antzera -Ernest Hemingwayrena kasu- oso gutxi ziren honen berri eman zezaketen lekukoak. Agian bakarra kasu honetan Urkiagatarrek Bilbon izan zuten neskamea izan zitekeen. 1984an elkarrizketatu zuten idazlearen arrastoan zebiltzan ikertzaileek. Zoritxarrek, emakumeak ez zuen gogoan zer gertatu ote zitzaion kutxari.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.