_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Jasanezinezko krudelkeria

Ohi bezala, Téllez ikaskidea ondoan neukan azterketa egunean. Ohi bezala urduri, bere ezaguera eta indarretan inolako konfiantzarik gabe. Azterketa guztietan gertatzen zena berriz ere errepikatuko zen egun hartan. Galderei hiruzpalau minutuz begira egon ondoren, izerditan hasten zen nire ondoan Téllez ikaskidea, tutik ere ez dakienaren aurpegi zurbila erakutsiz. Alboetara begiratzen zuen orduan, laguntza eske, baina eskuinean gelako pareta aurkitzen zuen eta ezkerreko aldean, berriz, nirekin egiten zuen topo. Banekien zer gertatzen zitzaion une haietan eta zeren bila okertzen zuen lepoa niregana, letra handiz betetzen nituen orriak mahaiaren albo batean pilatzen zihoazenean.

Egoera hartan ezin nuen bestela jokatu: oraindik ere ez dakit zerk bultzatzen ninduen horretara, azterketan bakoitzak egiten duenaren onestasunaren kontua orduan ez baitzitzaidan burutik ere pasatzen, baina behin eta berriz, Téllezi irribarre maltzurra eginez, ukondoa jartzen nuen nire orri haien gainean, letra handiko erantzun luzeak haren begiradari gupida gabe ezkutatuz. Azterketa inolaz ere gaindituko ez zuela jakin arren, Téllez ez zen bere eserlekutik mugitzen, azterketaren bukaerara arte itxaroten zuen, zulo hartatik atera zezakeen zerbaiten zain bezala, minutuero ugaltzen ziren bere izerdietan pixkanaka itoaz.

Téllezen sufrimenduak eta desesperazioak azterketen emaitzetan izaten zuten zegokien isla: zerotik hirura ibiltzen zen beti, eskolatik etxera bezala, bidea eta ibilaldiaren xedea aldatu ezinik. Nire aldetik, aitortu behar dut Téllez ikaskide ez nuela erruki. Bere ondoan eserita egotea egokitu zitzaidan ikasturte hartan, baina gauza bera edonori gerta zekiokeen eta, hala ere (nire ikaskideak aski ondo ezagutzen nituen), haren egoera ez zen aldatuko. Téllezek ez zidan gorrotorik hartu, hori da agian harrigarriena, eta bere patuari aurre egiten zion, beti ere hutsala suertatuko zen itxaropenen bati helduz, azterketa bakoitzean.

Nolabaiteko heldutasunera heltzen garen arte ez gara umeen eta nerabeen krudelkeriaz behar bezala ohartzen. Ondorio hau, jakina, orain atera dezaket, urteak igaro direnean eta nire orduko portaera lotsarekin gogoratzeko aukera dudan neurrian. Nire krudelkeria hura, doakoa ez zena, plazer pixka bat ere ematen baitzidan, duela gutxi etorri zitzaidan gogora aspaldiko partez, oposizio bat gainditzeko bigarren azterketa egiten ari nintzela.

Laugarren galderak eskatzen zuena erabat arrotza egin zitzaidan, ikasteko astirik izan ez nuen gai haietako bat zen. Azkenerako utzi nuen, beraz. Urduritasunak, dena den, ez zidan beste galderei behar bezala erantzuten. Laugarrenera itzuli nintzenean, praketako poltsikora sartu nuen eskua, nire mikrofotokopien bila. Hiru ale harrapatu nituen eta segidan azterketa paper azpian jarri. Gero, behatz punttekin hurbildu nituen banan-banan mahaiaren ertzera, haien edukia begiztatzeko asmo ustez ezkutuarekin. Ustez, diot, izan ere, eginahal haietan ari nintzela, nire ezkerrera begiratu eta azterketa bera egiten ari zen mutilaren irribarrea ikusi nuen. Burua mugitu zuen esanguratsu, egiten ari nintzena gaitzetsi nahi balu bezala. Egoera hartan ezin nuen disimulatu eta behatz erakuslea ezpainetara eraman nuen, berehala ulertuko zidalakoan. Baina eskua altxatu eta epaimahaikide baten laguntza eskatu zuen.

Izerditan blai nengoen mutilarekin hitz egin ondoren epaimahaikidea gerturatu zitzaidanean. Aurpegira begiratu bezain laister, nire ikaskide izandako Téllez hura ezagutu nuen izututa. Keinu batez papertxo haiek atera nitzan eskatu zidanean, "Téllez, Téllez, Martín naiz, zure aspaldiko laguna" esatea besterik ez zitzaidan bururatu.

Espero zitekeen bezala, azterketatik eta oposizio osotik kanporatu ninduen bertantxe, baina mendeku irribarrerik erakutsi gabe, inolako plazerrik sentitu gabe agian. Ezagutu ere ez ninduela egin sinestera prest nago, emoziorik gabe bete baitzuen bere eginkizuna. Huraxe bai krudelkeria!

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_