Gogoeta
Isil isilean igaro zen iaz argitaraturiko liburu hau. Bila ibili nintzaion baina inon aurkitu ezin, eta azkenean heldu zait eskuetara. Joxe Austin Arrieta idazle handiaren Orbaibar liburua da, iaz Irun saria irabazi zuen testua.
Bere-berea den literatura mota egin du Arrietak aspaldidanik, eta uste dut inork ez duela hizkuntzarekin eta euskarekin jolas egiteko duen bere sen aberats eta handi hori ukatuko. Testuartekotasuna litzateke bere bigarren ezaugarria, irakurketak ongi hausnartu ondoren, erabiltzen ditu testuak, parodia gisa batzuetan, omenaldi gisa besteetan bere lan propioetan. Kristautasunak hausnarketaren harra utzi balio bezala, joera dialektiko eta askotan angustiaz osaturiko izaera pentsakor bat litzateke bere hirugarren ezaugarria.
Liburuak oso ongi adierazten ditu hiru ezaugarriok. Joxe Austin Arrietak hausnarketaren poesia egiten du, batzuetan hausnarketa bere egoera existentzialari buruzkoa da, beste batzuetan poesiaren senari buruz, eta maiz, poemaren diskurtsoari buruz, diskurtsoa bera aurrera jarraitzeko diskurtsoaren kiribiltzea maiz erabiltzen baitu espresio molde nagusi gisa. Esandakoa esaten denaren iturri bihurtzen du. Batzuetan metapoesia egiten duela ematen du, eta formak nagusitasuna hartzen diola mezuari, hizkera molde barroko baten agerbidean. Modernitateak bazuen estetizismoaren utopia, eta Joxe Austin Arrietaren poesiak jarraitu du bide hori.
Nerudaren etorri ezin geldituan agertzen da hiru zatitan banandu den poemategiaren lehen aldea. Hiru zatiok adierazten dute joera dialektikoa: Lehen egonaldia, Bigarren jardunaldia, hirugarren ihesaldia, hiru mugimendu desberdin musika bailitzan bere poesia etorriaren adierazpena.
Eta horrela da izan ere, Rapsodiaren formulak aukeratu ditu idazleak bere sentipen kontrajarriei forma emateko. Kontrajarria da sentipena bai, Orbaibar inoiz itsaso izan zen bezala. Itxura, azala eta barne munduaren hausnarketaren arteko joan-etorrian mamitzen da poesia hau, eta hausnarketa horretan ez dira falta mundu ikuskeraren zertzelada bereziak. Lizardi eta Orixe, eta Juan Mari Lekuonaren -Gandiaga ahaztu gabe, noski- ikasbideak atzean dituelarik idazten du Arrietak poesia estetizista, kiribildu eta zenbaitetan, garratz hau.
Edizioa dela eta ohar txiki bat besterik ez zeren hain da txikia letra zenbait pasartetan nekeza baita irakurtzea. Mereziko luke edizio hoberik poesia molde honek.
e Austin Arrieta: Orbaibar. Kutxa, Donostia, 2003, 95 or.
Jox
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.