"Nobelaegilea pozik biziko litzateke infernuan"
Gure gauzak, S.A. ez ote da, azkenean, Gure guasak, S.A.? Ala beste zerbait da A Cosa Nostra, adibidez? Literatur Teoria serioan esaten da parodiak ematen diola aurrerabidea gogorturik eta gogaiturik dagoen egoera bati. Ur Apalategiren eleberri hau urte bitan ibili da, harat eta honat, jakin gabe non argitaratuko ote zen, eta ez, Mitxelenak Arestik esan zuen moduan, bertsoak, atalak gaurko nobela honetan, gaizki neurturik zirelako. Hori da parodiaren indarra, bertsoak, kapituluak, gaizki neurtuak izan beharrean, oso ongi neurtuak direla. Parodia horren bidez "helburu politikoa" duen eleberria osatu du idazleak, euskaltasunak bizi duen "defizit demokratikoa" konpentsatzeko.
Galdera. Gure Gauzak, S. A. nobelaren generoari eman diozu garrantzia, eta definitu duzu: ikerketa nobela, giroan dena argitzeko? Nobela poliziakoa da, umorezkoa? Ala min ematen duen ironia kritikoa?
"Eleberriak bizitza bezalakoak dira, rapsodikoak; bizitza ezda poetikoa izaten"
"Modernoak izan nahian kanpoko idazleen konbentzioak kopiatu ditugu"
Erantzuna. Hasieran nituen asmoetaz ez naiz oso zehazki gogoratzen baina garbi daukadana da idazten ari nintzen bitartean thrillerra bihurtu dela pixkanaka liburua. Baina ez da hori bakarrik. Uste dut gauza asko dela aldi berean: mikrokosmo sozial baten -euskal mundutxo literarioaren- satira askotan garratza, belaunaldi nobela... Dena den, uste dut eleberria beti izan dela genero ezberdinen nahasketaren emaitza; rapsodikoak izaten dira nobela gehienak. Eta hain zuzen horregatik gustatzen zait eleberria, bizitza bera bezala nahasketa bat delako. Oso gutxitan dira gure bizitzak poesia bezalakoak, mistiko bat ez bazara behinik behin.
G. Esan behar nuke oso nobela politikoa iruditu zaidala, zentzurik onenean, esan nahi dut, nobela zibila, baina era beran nobela â clé bat, giltzarriak ezkutuan uzten dituena, euskal literaturaz eta liburuaren industriaz, ez baitira gauza bera, egin den parodiarik nagusiena. Ez zaio zaila izango irakurleari han agertzen diren pertsonaiak nortzuk diren zehaztea.
E. Arrazoi osoa duzu nobela politikoa dela diozunean. Helburu politiko batekin pentsatuta baitago -beti ere hitzaren zentzurik nobleenean-. Hau da, nolabait gure euskal munduak pairatzen duen defizit demokratikoa, autokritikarako ezintasuna, besteak beste, konpentsatzeko saio xume bat da. Eta halere, ez dut uste motibazio estra-literarioen menpe geratzen denik nobela. Izan ere, salatzen dudana erreala den arren, uste dut nire idazle plazerrak gaina hartu diola nire hiritar kontzientziari eta gauza bitxia gertatzen da: euskal hiritar gisa, nobelan deskribatzen dudanak eskandalizatu egiten nau, baina aldi berean sekulako materiala eman dit thrillerra egiteko. Nobelaegilea infernuan pozik biziko litzateke, dudarik gabe.
G. Gazteak ginenean, eta urteak pasatu dira horretaz, garrantzi handia ematen genion nobela poliziakoaren protagonista-iruidari: polizia, kazetaria, orain bekaria da, garaia aldatu da, lan egiteko modua ere bai?
E. Uste dut euskal idazleen modernotasuneranzko lehian, huts asko egin direla. Horietako bat, kanpoko literaturan indarrean zeuden konbentzioak errepikatzearena. Garbi dago detektibeak ez direla oso naturalak geratuko euskaraz eta euskal munduan kokaturiko eleberri batean. Hobe beraz generoa landu nahi bada bertako gizarteak ematen dituen aukerei egokitzea. Hor legoke idazlearen obserbaziorako gaitasuna, frantsesez flair deitu ohi dena.
G. Modu bi ditugu nobela irakurtzeko: edo gizartean izan eta izango duen mina aztertzen dugu, edo nobelak dituen balioez hitz egiten hasten gara. Nik uste dut oso ongi eraturiko nobela dela.
E. Literatura ez da inoiz izan joko estetiko edo formal hutsa, beti izan du harremana gizartearen aldaketekin. Jakina, Madame Bovary ondo egituratua dagoela. Baina izango al zuen literaturaren historian halako tokirik ez balu zerbait garrantzitsua esan bere garaieko gizartearen hipokresia moralaz, ez balitz nobela morbosoa izan? Eta, gurera etortzeko, beste hainbeste esango nuke Obabakoak liburuaz. Bere itxura ultra-literarioaren atzean, uste baino liburu politikoagoa iruditu izan zait beti Atxagarena.
G. Ur Apalategiren nobelagintzan bada espazioaz joera nagusi bat, Euskal Herria osoa agertzen da beti bere lanetan, ez dago Iparralde eta Hegoaldearen arteko banaketarik, Europan al gara?
E. Bi gauza leudeke joera horren atzean: lehenik, nire nortasun anitzaren islada -aita gipuzkoarra, ama bizkaitarra, ni beti Iparraldean bizitakoa, Parisen sortu-, eta bigarrenik, gure nobelagintzaren errealismo maila fintzeko ahalegin bat.
G. Gizarte bat azaldu hori izan omen da nobelaren bultzada eta hazia.
E. Eta aldatzea, zer demonio!
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.