Eromena eta abangoardiaren prosa
Gonzalo Etxagüe (Madril, 1973) idazleak nobela labur berezia eskaini du bere Ahots bilduma testuan. Eroetxean (Etxe Zurin) sarturik dago Estepan, bere ama hil duelako, eta triskantza bat eratu ondoren, heroi gisa hartuko dute, eta bere bizitza lasaia lortuko du, Manuel lagunaren heriotzaren mendekua lortuz gero.
Lehen nobela izateko batasun hari estu batean mugitu da eta bere dohainen berri eman du.
Eroetxean direnen mundua euskal nobela baten baino gehiagotan landu da. Zoramena abangoardiak modan jarri zuen gaia dugu gizarteak duen zentzu nagusi eta ordenatuaren aurka joateko. Beraz, gai hori tratatzerakoan abangoardiako prosatik hurbil aurkituko gara.
Erronka ez da samurra. Horrelako toki hertsi batek arazoak sortzen ditu, eta gainera, pertsonaia gutxi dago. Bere buruaz ari da pertsonaia eta sendo adierazten du bere iritzia: "Jakina, geure buru hau da mundu honetan finko eta seguru daukagun iparrizar bakarra eta berarengan ipini behar dugu ahalegin osoa".
Baina buru horretan ahotsak entzuten dira. Eta ahotsen aholkuei jarraituz hilko du ama, zahartzaroak dakarren sufrikariotik arintzeko haren pena. Abangoardiak eta absurduak elkar besarkatu dute testuan.
Eromenaren eta arrazoiaren arteko logikak kontrajarriko dira testuan eta pertsonaiaren barnean logikak aginduko du, logikoa dirudiena alderantzizkoa, absurdua, bada ere.
: Ahots bilduma. Alberdania. Irun. 2003. 83 or., 11 euro.
Gonzalo Etxagüe
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.