"Xabiertxo"ren aita
Ixaka Lopez Mendizabal tolosarra gaur bezalako egun batez jaio zen, 1879 urtean
Industria Tolosako behialako irudi bukolikoa aldarazten ari zen duela 125 urte. Zaharberritze giro horretan jaio zen gaur bezalako egun batez, 1879 urtean, Ixaka Lopez-Mendizabal legegizon, politikari, idazle eta kultur eragilea. Aita Lodosakoa zuen, Karlos VII.a erregaiaren alde jardundakoa, eta ama, berriz, Gipuzkoako Diputazioaren inprimatzaile ofizialak izandako familia ezagun baten alaba.
Mendizabaldarren moldiztegi hartatik atera ziren Zenbakiztiya aritmetika-liburua, Umearen laguna irakurtzen ikasteko metodoa, Martin txilibitu silabarioa edota TBO komikiaren euskarazko bertsioa, Poxpolin izenekoa.
Baina zalantzarik gabe, Ixaka Lopez-Mendizabalen ametsik ederrenetakoa, harez geroztik euskararen alde egin zuen lan eskergari itzal egin ziona, Xabiertxo eskola-liburua izan zen, 1932 urtean argitaratutakoa, Ingalaterran jaiotako John Zabalo Txiki marrazkilari donostiarraren irudiez apaindurik.
Ixaka Lopez-Mendizabalaren biografiari so eginez gero, euskal kulturaren historian zer esan handia eman zuten izen nagusi asko ageri dira, hala nola, Arturo Kanpion, Resurreccion Maria de Azkue, Julio Urkijo, Miguel de Unamuno, Jose Ariztimuño Aitzol, Jose Maria Agirre Lizardi, Doroteo Ziaurriz edo Antonio Maria Labaien, besteak beste.
Txikitatiko musikazaletasunak bultzatuta -Usandizaga, Guridi, Sorozabal eta Fagoagaren laguna izan zen- Editorial de Música Vasca delakoa sortu zuen, eta garai batez, Joxemiel Barandiaranekin ere ibili zen Jentilbaratzen ikerketa lanetan. Ernio inguruko Meakute kobazuloan aztarrika zebilela, intsektu mota berri bat aurkitu zuen, speonomus mendizabali izenaz bataiatu zutena, tolosarraren omenez.
Ixaka Lopez-Mendizabalek Estatuko lehen eski-taldea sortu zuen Tolosan, eta bertako esperantozale elkarteko partaide ere izan zen, hizkuntza ugari menperatzen zituen gizona izan baitzen: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana eta italiera.
Franco jeneralaren tropek Errepublikako amets posible hura zapuztu zutenean, Agirre lehendakariak itsasoaz haraindi abiatzeko eskaria egin zion Lopez-Mendizabalari, euskal diaspora antolatzen laguntzeko.
Diplomazia inguruetan egindako ahaleginei esker, Argentinako presidenteak Decreto de Inmigración Vasca delakoa argitatartu zuen. Erbesteko urte haietan, Argentinako Saski-Naski kultur elkartea, Euzko Deya egunkaria eta Ekin argitaletxearen sorreran parte hartu zuen.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.