Ahozko tradizioa zabalduz
'Oral Tradition' aldizkariak bertsolaritzari buruzko ale berezia argitaratuko du
Iragan den udazkenean antolatu zituen Kultur Arteko Jardunaldiei esker, Bertsozaleen Elkarteak kanpora begira ateak ireki ditu eta, era berean, irudi sendo bat erakutsi du. Ondorioz, ekimenak eta proposamenak barra-barra iristen ari zaizkie. Beste batzuen artean aipagarrienak Missouriko Unibertsitatetik iritsitakoak dira: John Foley adituak zuzentzen duen Oral tradition aldizkariak -munduan ahozkotasunaren gaia jorratzen duen bakarra- ale bat eskaini nahi dio bertsolaritzari.
Aldizkaria ingelesez argitaratzen da eta ospe handia du ahozko tradizioak aztertzen dituzten adituen artean; Bertsozaleen Elkarteko arduradunak lanean hasiak dira jada ale berezia prestatzeko. Baina horrez gain beste hainbat proposamen ere badituzte. Koldo Tapia elkarteko idazkariaren hitzetan, "Missouriko Unibertsitatetik elkarrekin ahozkotasunaren inguruko ikerketak egiteko proposamenak, ikasleak trukatzeko posibilitatea eta gaiaren inguruko elkarte bat sortzeko aukerak eskaini dizkigute". Prestatzen ari diren ale berezian, bertsolaritzaren nazioarteko aurkezpena egingo dute. Munduan ahozkotasuna ikertzen duen zirkuitu horretan bertsolaritza sartu ahal izatea da ekimen honen ondorio garrantzitsuena, aukera "errepikaezina", Koldo Tapiaren ustez.
Ikerketa
Hau ez da, ordea, iritsi zaien proposamen bakarra. Missouriko Unibertsitatetik ikerketa bat egiteko gonbitea bidali die. Helburua "ahozkotasun kantatuaren inguruko ikerketak" egitea izango litzateke. "Bat-bateko sorkuntza horren barne prozesu horren egitura kasuan kasu nola egiten den, ezaugarri linguistikoek zein eragina duten sorrera prozesu horretan, tematikaren alorra", azaltzen du Tapiak, "ikerketa gaiak ugariak dira dena baitago oraindik egiteko". Bada munduan zehar ahozkotasunaren inguruan lanean ari den jendea. Baina gehienetan, iraganeko kulturaren ezaugarriak aztertu dituzte eta, bertsolaritzaren alorrean, ikerketa etorkizunera begira egin nahi dute elkarteko kideek.
Bertsolaritzak euskal gizartean oinarri sendoa izan du iraganean eta praktika honek herriaren izaerarekin lotura izatea lortu du. Gizarte aldaketek ordea, bertsolaritzak datozen belaunaldi berrietara egokitzea eskatzen du eta belaunaldi berri hauekin loturak egin behar ditu. Beraz, elkarteko arduradunek azaldu dutenez, ikerketek ildo horretatik joan beharko lukete.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.