_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Non dago baliabide berrien muga?

Euskaraz.tv aurkeztu berri dute, "Internet bidez lehen telebista euskalduna", bere arduradunen arabera. Bere web orrialdera sartzen bagara, bideoak streaming sistemaren bidez on-line ikus ditzakegu. Era honetan, irudiak eta soinuak jasotzeko, Internet-era konektatuta egon behar dugu eta Real Video programa instalatuta eduki Baina gauza bera egiten du 2000ko martxotik Euskal Telebistak, bi kanaletako zenbait programa zabaltzen baititu bere web orrialdearen bidez.

Ekimen hauek guztiak eskertzekoak dira, ez baita batere erraza euskarazko edukiak -batez ere ikus-entzunezkoak- sarean aurkitzea. Baina, lehenengoa edo azkena izatea ez da garrantzitsuaena, baizik eta Internet eta telebistaren arteko loturak eskaintzen dituen aukera berriak aprobetxatzea, eduki eta zerbi-tzurik onenak erabiltzaileei emateko. Dena dela, Internetek oraindik ezin du eman telebistak behar duen irudi eta soinu kalitatea, ezta egungo ADSL edo banda zabalak ere. Internet bidezko telebista lehenengo urratsak ematen hasi da eta oraindik asko hobetu behar du. Nolanahi ere, gero eta enpresa gehiago ari dira sartzen negozio honetan, Estatu Batuetan batez ere.

Beste alde batetik, bideoak emititzea, edo DivX formatu konprimituan grabatutako pelikulak eskuratzea, teknologia berriek eman dezaketena kontuan hartuta, aukera apalak baino ez dira. Kontuak kontu, teknologia azkar garatzen da, eta hurrengo urteetan ondoko galderaren erantzuna jakingo dugu: Internet Telebista bidez edo Telebista Internet bidez? Teknologia berrien gururik ospetsuenak, Nicholas Negropontek, "konbergentzia" hitza erabiltzen du, esateko telebista, Internet eta telefonoa batera eta leku guztietan egongo direla, eta ez bakarrik ordenagailuetan.

Gainera, telebista digitalarekin denetariko edukiak eta zerbitzuak jasotzea izango dugu: goi-definizioko irudi eta soinuak, interaktibitatea, programa pertsonalizatuak, salerosketa elektronikoak, Internet eta ezagutzen ditugun eduki eta zerbitzuak, baita etorkizunean sortuko diren berriak ere. Horregatik, aditu askok uste dute telebista hargailua etorkizuna dela, aipatutako eduki guztiak tresna horretatik pasatuko baitira.

Ildo horretatik, 50eko hamarkadatik telebista adimenduna-ren egitasmoan lan egiten ari dira, nahiz eta emaitzak ez diren orain arte oso onak izan. Espainian, adibidez, Quiero plataforma saiatu zen ideia hori garatzen, baina porrot egin zuen. Adituen arabera, 2010. urtetik aurrera ikus-entzunezko mundu digital hori etxean hasiko gara ikusten. Agian baikorregi dira, baina hargailuen fabrikatzaileak, kable edo satelite konexioa ematen duten enpresak, zerbitzu multimedia ekoizleek, telebista pribatu zein publikoak eta bestelako enpresak gogor ari dira esparru honetan lanean, jakitun baitira negozio handia izan daitekeela.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_