Darwin, Baroja, Asimov, Arregi, eta Etxepare
Dibulgaziozko liburugintza oraintsuko fenomenoa da euskarazko kultur produkzioan. Elhuyar elkartea eta Gaiak argitaletxea izan ziren 80ko hamarkadaren amaieran bide hau serio jorratzen hasi zirenak. Ahalegin haiei esker, eta geroztik Klasikoak eta beste argitaletxe batzuek egindako apustuak medio, euskaraz eskuratu eta irakurtzeko moduan ditugu gaur egun Isaac Asimoven Lur launetik kuasareetaraino, Albert Einsteinen Munduari buruzko nire pentsamoldea, Charles Darwinen Espezieen jatorriaz edota Noam Chomskyren Mintzairari buruzko gogoetak.
Zoritxarrez, argitaletxe ausart hauen arduradunak ez daude pozik liburuok lortu dituzten salmenta urriekin, eta duda egiten ere hasiak dira, euskaraz plazaratzen diren dibulgazio lanek merkatuan benetan tokirik ote duten, eta euskal irakurleak horrelako testuak irensteko prestatuta dauden ala ez.
Alabaina, eragozpen guztien gainetik, Elhuyarrek eta Gaiak-ek autolaguntzarako liburuak argitaratzen jarraitzeko borondateari eutsi diote behin eta berriro. Argitaletxe hauen arduradunek diotenez, haien helburu nagusia, gaurgeroko euskal irakurleek ere beste hizkuntzetan plazaratzen diren altxor preziatu horiez gozatzeko aukera izatea da.
Nazioarteko obrez gain, argitaletxe hauek Euskal Herrian landutako dibulgazio testuak ere plazaratzen dituzte: Joxemiel Barandiaranen Euskal Herriko mitoak, Jesus Arregiren Nora doaz zientzia eta teknika?, Julio Caro Barojaren Lamiak, sorginak eta jainkosak edota Kepa Altonagak Armand David ezpeletar ikerlariari buruz idatzitako Armand David, pandaren aita.
Altonagak CAF-Elhuyar beka irabazi berri du, eta dirulaguntza horri esker, urtebete barru Etxepare, Aldudeko medikua izeneko liburua argitaratu ahal izango du, euskarazko dibulgaziogintzaren aita pontekotzat jotzen den sendagile lapurtarraren biografia zabaltzeko asmoz.
Jean Etxeparek -euskal idazle klasikoetan dugun laiko bakarrak- medikuntzaz, nazioarteko politikaz eta teoria zientifiko desberdinei buruzko artikulu ugari eman zituen argitara 1902.etik aurrera.
Ildo beretsuan, Erraimun Olabide gasteiztar jesuita euskaldun berriak 1.700 adiera inguru biltzen zituen Giza-soña izenburuko hiztegi zientifikoa plazaratu zuen 1917. urtean, Tolosan.
Nolanahi ere, euskaraz argitaratutako lehendabiziko dibulgazio liburua Monjongo Dassançaren Laborarien abissua izan zen, 1692. urtean plazaratutakoa. XVII. mendeko obra bitxi honetan, abereen gaitzei aurre egiteko gomendio eta erremedio ugari azaltzen dira.
Monjongo Dassançaren dibulgazio lan hori oinarritzat harturik, Bertrand Goienetxek Marechalen liburia eskuaraz eman zuen argitara 1831. urtean, eta Jean Pierre Duvoisin kapitainak Laborantzako liburua izenekoa, 1858.ean.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.