_
_
_
_
Gaiak

Erbesterik erbeste ibilitako gizona

Nikolas Ormaetxea Pellejero, Orixe, Orexan jaio zen 1888ko abenduaren 6an, bertako Iriarte baserrian. Bizi guztirako aztarna utzi zion haurtzaroak. Hirukia izan zen (bi anaia eta arreba bat sortu ziren); jateko nahikorik ez jaiotetxean eta beste baserri batera eraman zuten. Ordezko familiarekin hamazazpi urte eman zituen, Xabierrera jo zuen arte, jesuitekin ikastera.

Orixe idazle eta pentsalariaren atzean gizona dago, umetako bizipenak hil arte bihotzean txertaturik eraman zituena, amak bazterturik sentitu baitzen beti, "bi ama eta amarik ez" izan bazuen bezala, Paulo Iztuetak deskribatzen duenez. "Berak bere buruari jarri zion izena horixe izan zen: gaitzetsia. Ardi batek bere arkumea baztertzen duenean, gaitzetsi egiten du. Hori da bere sinboloa. Berak bere burua horrela ikusten du". Idazlearen biografian sakon arakatu ondoren, Orixek trauma hori "sekula" ez zuela ulertu ondorioztatu du.

Hura ez zen izan Orixe gizonak pairatu zuen trauma bakarra: 1923an, jesuitekin hamasei urte egin ondoren, kanporatu egin zuten. Bi arrazoi izan omen zituzten ordenatik egozteko: Comillaseko ikastegian zegoen "euskaldunen aurkako giroa" eta bere izaera "gogorra". Hortaz, "kalegorrian" geratu zen, eta horixe izan zen bizi izan zuen bigarren drama, "jesuita izan nahi eta ez lortzea". Paulo Iztuetaren hitzetan, "infernurako giltza eman ziotela sentitu zuen".

Sasoi horretan, Orixe idazleak artikulu eta poema batzuk argitaratu zituen Jesus'en Biotzaren Deya eta RIEV aldizkarietan. 1931ra bitartean Bilbon izan zen, Azkueren ondoan Euskaltzaindiko bulegoan lehenengo, eta Euzkadi egunkarian geroago.

Errepublika garaian, Euskaldunak poema epikoa ontzeari ekin zion Euskaltzaleak elkarteak eskaturik. Gerra garaian, sei hilabete eman zituen kartzelan eta erbestera jo zuen. Atzerrian lan ugari idatzi ondoren, 1954an sorterrira itzuli eta Jainkoaren billa argitaratu zuen.

Euskal Herrira iristean aurkitu zituen aldaketak ez zituen ulertu Orixe gizonak, gizartea eta euskara bera ulertzeko moldeak asko aldatu baitziren urte gutxitan. Paulo Iztuetaren hitzetan, "hona etorri zenean berriz ere erbesteratua sentitu zen, eta sentimendu horrekin eman zituen azken egunak". Orixe 1961ean hil zen Añorgan.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_