_
_
_
_
Reportaje:

Teknologia berrien erronka

Hizkuntzarekin lotutako teknologiez arituko dira hainbat aditu Udako Ikastaroetan

Egunez egun, hizkuntza gutxituetan aritzeko teknologia berrien garapenean urrats berriak ematen dira. Euskaraz ere aurrerapausoak izugarriak dira eta teknologia berriekin euskaraz lan egiteko aukerak gero eta anitzagoak dira, hau gauzatzeko hainbat elkarte eta enpresak proiektu ugari garatu baitituzte. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Udako Ikastaroen barnean, gaur hasiko da Teknologia berriak eta euskararen erronka: hizkuntza gutxituen hedapena teknologia berrien bitartez mintegia.

Elhuyar Aholkularitzak antolaturik, Donostian eta hiru egun iraungo duen bilkuran, teknologia berriak sortzen ari diren aroan, euskaraz eta hizkuntza gutxituetan garatzen ari diren hainbat metodologia, euskarri eta proiekturen berri emango da. Ainhoa Beola Olaziregi mintegiko zuzendariaren arabera, "teknologiarekin lotuta eta euskaraz garatzen ari diren esparru ezberdinen berri ematea" da mintegi honen helburua.

Mintegian hizkuntzaren tratamenduarekin lotura zuzena duten esperientziak eta Europan hizkuntza teknologien arloan egiten ari denaren berri emango dute nazioarteko hainbat adituk,

horien artean, Gabor Proszeky irakasle hungariarrak.

EHUko Informatika irakasle eta Ixa taldeko partaide Kepa Sarasola hizkuntzen tratamenduari buruzko teknologia berriez arituko da, aldi bereko itzulpen sistemak eta zuzentzaile ortografikoak, besteak beste.

Kalitatea kudeatzeko sistemek ere lekua izango dute ikastaroan. Alor honetan aholkularitza erdaraz eman izan da nagusiki orain arte. Iaz, ordea, esparru hori euskalduntzeko lehen urratsak ematen hasi ziren.

Kalitate ereduak

Mintegiko zuzendariaren hitzetan, kalitate ereduak euskaraz garatu ez ezik, "teknologia berriak erabilita egiteko aukera ere bada, hots, aholkularitza on-line egiteko posibilitatea". Aholkularitza Internet bidez emateko programa berezia garatu dute, edozein enpresak bere kalitate sistema kudea dezan. Hau guztia euskaraz egin daiteke jada eta Interneten bitartez.

Hizkuntza gutxitua izan arren, euskarak aspaldi heldu zion teknologia berrien erronkari, antzeko egoeran dauden beste hizkuntza batzuek ez bezala. Ainhoa Beola mintegiko zuzendariaren iritziz, "Europan zentratuz gero, urte batzuk badaramatzagu jada Euskal Herrian eta euskaraz teknologia mailan garatzen ari garena, gainontzeko hizkuntza gutxituetara esportatzen". Ezagutzaren transferentzia hau, batez ere, galegoa eta katalanarekin egiten ari dira "baitaFrantziako hizkuntza gutxituekin nahiz gaelikoarekin ere". Izan ere, teknologia berrien garapenean hizkuntza gutxituek "bere espazioa" bereganatzen duten heinean, "hizkuntzarentzat eta erabiltzaileentzat dena da onuragarria".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_