Errege eta maitagarriak
Hogei urte eta gero, Escudero maisuaren'Zigor' operak argia ikusiko du berriz ere, Bilboko opera lagunen ekimenez
Nafarroak erregea behar du, etsai indartsuari aurre egiteko. Gartzea de Aibar ausarta eta indartsua da pertsona egokia, baina izendapenaren bezperan hil egingo da, haren oinordeko Santxol haurtxoa besterik ez dela.
IX. mendean eta testuinguru horretan kokatzen da datorren apirilaren 5ean Bilboko Euskalduna Jauregian antzeztuko den Zigor opera. Escudero maisuaren lanik ezagunena, inoiz idatzi den euskarazko opera bakarra, ez da 1984. urtetik eszenaratu. Orain, Emilio Sagiren zuzendaritza eszenikopean eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin berreskuratuko dute. Aitzakia ABAO-OLBEren (Bilboko Opera Lagunen Elkartea) 50. urteurrena da, elkarte horren enkarguz idatzi baitzuen Francisco Escuderok. Hori dela eta, emanaldia antolatzeko aukera paregabea iritzi zioten bertako arduradunek.
Arturo Campion foruzale eta idazlearen Sancho Garces olerkian oinarritu ziren Francisco Escudero eta Manuel Lekuona libretoa idazteko. Konpositoreak bost urte eman zituen partitura idazten eta 1962 urtean entregatu zion ABAOri. Opera ez zen, ordea, 1967. urtera arte estreinatu eta kontzertu bertsioan egin zen gainera, Bilboko Coliseo Albia Antzokian.
Intrigaz beteriko istorioa
Lehen ekitaldiaren lehenengo eszenan, Urdaspalek, Gartzearen adiskide leialak, herriaren etorkizuna ageriko zaion ametsa izango du: maitagarriek Nafarroako herriaren xedea azalduko diote. Nafarroaren etorkizuna arriskuan ikusita, Gartzea de Aibarren oinordekoaren bizia defendatuko duela erabaki du. Zunbeltzek, Gartzearen anaiak, haurraren hilketa prestatuko du, koroa beretzat nahi baitu. Urdaspalek badu Zunbeltzen asmoen berri eta haurrak sehaskaz aldatuko ditu. Inudearen semea hilgo dute, baina egia ez du inork jakingo. Urdaspalek Santxol jaso eta Urko izenaz haziko du.
Emilio Sagi Madrilgo Teatro Real-eko zuzendari artistikoa da Zigor operako zuzendari eszenikoa. Haren aburuz, "lan indartsua da, guztiz garaikidea". "Escudero euskal kulturaren sakontasunean murgiltzen da", erantsi du zuzendariak, "argumentua herrikoia izan arren, izugarrizko indarra du. Musikak du benetako indarra, eta muntaia guztirako haria da". Zuzendariaren iritziz, opera euskaraz izateak izugarri laguntzen dio lanari, autoreak hizkuntzaren musikalitatea topatu baitzuen eta oihartzun dramatikoa gehitzen dio, "indar poetiko handia" duen hizkuntza baita.
Argumentua IX. mendekoa izanik, kondaira epikoa eta sinbologi handiko istorioa da; eta musikak gaurkotasuna ematen dio. Emilio Sagik dioenez, "momentu batean erromeria euskaldun bat antzezten da; festa herrikoia izanik, musikalki distantzia handiz planteaturik dago".
Erromeriaren eszena horretan hogei urte pasa dira eta Santxol, Urko izenaz ezaguna dena, gizondua da jada. Oraindik ere Urdaspalen semea dela uste dute guztiek. San Juan eguna da eta Ibañetan erromeria dago. Santxol ordea, Gartzearen semea da, koroaren oinordekoa, baina inork ez du bere benetako identitatearen berririk. Guztiek miresten dute gaztea, etsaiaren aurrean erakutsi duen ausardiarengatik. Erromeriaren originaltasuna deigarria da, festa tradizionala izanik, modernitatez janzten baita eta musikak egoera guztia maisuki deskribatzen du.
Laugarren ekitaldian amaiera garratzaren garapena dator. Leyreko Monastegiko abadeek oinordekoaren aukeraketa planteatzen dute. Zunbeltzek bere burua aurkeztuko du baina momentu horretan Urdaspalek Urkoren benetako identitatea azalduko du. Zunbeltz Urdaspal hiltzen saiatuko da baina haren alaba Lorek eragotzi egingo dio. Eszena horretan Lore hilgo da.Bakearen eta elkarbizitzaren sinboloa, natura, euskal arima eta ugalkortasuna, hil egingo du Zunbeltzek. Aitak eta heroiak altxor maiteena galdu dute.
Dokumentazio lan handia
Angela Arregi bilbotarrak 150 pertsona inguru jantzi behar izan ditu opera honetan. Bakoitzari behar adina denbora eskaini dio eta emaitzaren kalitatea azpimarratzen dute aditu guztiek.
Jantzien egilea nekatua eta urduri dago, estreinaldian gauzak nola joango diren ikusteko irrikitan. Haren hitzetan, "IX. mendeko kondaira bat da eta garai hartarako bidaia egin behar izan dut, ez bainuen garai hartako janzkeraz ideiarik ere ez". Dokumentazio lana izugarria izan da; ez ordea, garai hartako jantziak bezalakoak egiteko, baizik eta haiek "oinarritzat" hartuta jantzi nahiz materialari dagokionez diseinu moderno bat egiteko. Emilio Sagirekin lankidetzan, Arregik argi izan zuen hasieratik egokitzapen lan handia egin beharko zuela. Hori dela eta, oinarri "tradizional" hura abiapuntu hartuta, jantzi abangoardistak egin ditu. Erabili dituzten ehunen aberastasuna da aipagarriena, garai hartakoak ere oso aberatsak izanik, Zigor-eko protagonistak janzteko erabilitakoak askoz ere modernoagoak dira.
Guztien artean jantzirik adierazgarrienak abadearenak dira, oso "deigarriak eta originalak" baitira. Urdaspalen ametsean etorkizuneko, orainaldiko eta lehenaldiko maitagarriak azalduko zaizkio, gasazko jantziez apainduak, kolore degradazio batean, krema kolore batetik hasi eta beltz ilun batera iritsi arte. Bigarrenaren gasa-jantziek kolore berdea dute nagusi eta hirugarren maitagarriak ordea, gorria du nagusi. Kapa eta ehun ugari daramatzate hiru maitagarriek,denak kolore ugariz aberastuak.
Abadeen abituak egiteko ere, benediktinoekin harremanetan jarri zen. Euskal herriko museo ugari bisitatzeaz gain, monje ugarirekin eta abadearekin hizketan aritu behar izan zuen. Kotoizkoak dira jantziak baina angora ehunak ere badituzte, nolabait modernitate eta tradizioaren arteko lotura armonikoa.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.