Arrazoizko kontua
Kritika literarioak iritziaz gain, irakurritakoaz hausnarketa arrazoitua egin behar du
Euskal literaturan kritika gutxi omen dago eta kritika guztiak dira gainera onak. Uste hori hedatu da behinik behin askoren artean. Mari Jose Olaziregi EHUko Euskal Filologia fakultateko irakaslearen ustetan arazoa ez da hori bakarrik. "Edozein kritikak, bai kritika unibertsitarioak bai eta komunikabideetan egiten denak ere, irakurritakoaz hausnarketa bat egin behar du, eta balorazioa inongo argumentaziorik gabea denean, laudorioa hutsa bezain kaltegarria da". Idazleek euren obrak zer nolako oihartzuna izan duten jakin nahi dute, zer hausnarketa eragin dituzten, non izan diren puntu ahulak eta non puntu deigarriak. Azken finean, bere idazle lan horretan interesgarriak eta aberasgarriak izan daitezkeen iritziak entzun nahi ditu.
Duela hiru urte Gasteizen euskarazko literatur kritikagintzaz egin ziren jardunaldietan hitzaldiak biltzen dituen liburua eman du argitara Eusko Ikaskuntzak. Oihenart izeneko bilduman Mari Jose Olaziregik eta Aurelia Arkotxak koordinatutako argitalpenean mintzalariek literatur unibertsitate diagnostiko baten ondorioak jasotzen dituzte. Aurelia Arkotxaren aburuz ordea, "orain arte egin gabe zegoen gogoeta egin dugu. Era berean, Ipar eta Hegoaldearen arteko kolaborakuntza Euskal Herri osorako eta euskal literatur osoari buruz den ikuspegi bat erakusteko izan dira. Hala ere, literatur kritika oro har aztertuko duten hurrengo jardunaldi batzuk beharrezkoak dira, beharra baitago eta hutsunea baitago horretan ere. Euskal literatur sistemak bermatzeko aukerak baditu, baina oraindik oso ahula da eta indartu behar dugu".
Espazio laburra
Komunikabideetan egun literaturaren kritika ez da interesatzen eta horren adibide kritikak espazio izugarri laburretan argitaratzen direla da; erreseina batzuekin kritika atala beteta dagoela pentsatzen du irakurleak. Aurelia Arkotxa idazlearen ustetan "komunikabideetako kritika beharrezkoa den heinean, unibertsitatean egiten den diagnosia ere beharrezkoa da eta jende aditua ere hitz egin arazi behar da". Mari Jose Olaziregiren ustetan "ez dago benetako apusturik eta noizbait egin beharko litzateke; benetako euskal literaturari buruzko gehigarri bat, konpromiso serio batekin". Komunikabideen indarra gero eta handiagoa izanik, literatura merkatuaren legeetara errenditzera behartzen dutela, eta promozioa bilakatzen da garrantzitsuena. Olaziregiren ustetan "promozioa eta kritika nahasten ditugu eta idazle gazteek eta hasi berriek haien lana ezagutzea nahi dute". Komunikabideetan azaltzen diren kritikak, onak nahiz txarrak, arrazoituak behar dute izan.
Hala ere, ezin esan dena iluna denik. Azken urteetan baditugu azpiegitura hobeak, komunikabide eta erakunde gehiago, idazle, editore, itzultzaile eta argitaletxe masa garrantzitsu bat. Orain subjektu guzti hauen koordinazioa bultzatu behar da. Olaziregiren ustetan "euskal literatur instituzioak bere ahuldadeak erakusten ditu, koordinaziorik ezan, proiekziorik ezan... benetan euskal literatura ez dago euskal gizartean errotuta. Uste duguna baino esparru txikiagoan mugitzen gara nahiz eta mezu optimistak entzun askotan".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Más de 700 detenidos y nueve muertos en redadas contra el Estado Islámico en Turquía
Feijóo entrega a la jueza sus mensajes a Mazón del día de la dana: “Lleva la iniciativa de comunicación... Es la clave”
La Unión de Consumidores de Asturias ultima una denuncia contra la concesionaria de la autopista astur-leonesa por abuso en el peaje
Gráficos | Una escalera estrecha como salida de emergencia y una combustión súbita: lo que se sabe del incendio en Crans-Montana
Lo más visto
- Los cuatro puentes largos que hay en 2026 y el resto de festivos del calendario laboral
- Causas y víctimas: lo que se sabe del incendio de un bar en la estación suiza de esquí en Crans-Montana
- Sandra Barneda: “Eso de las izquierdas y las derechas es arcaico, un pensamiento que solo sirve para marcar distancias”
- Al menos 40 muertos por un incendio en el bar de una estación de esquí en Suiza
- Nuevas reglas de tráfico para 2026: los conductores que no señalicen con la baliza V16 serán multados




























































