_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Batatak

Bataten kontuarekin hasi nintzen pittin bat arduratzen. Lehenengo gauean, jakina, gauza kuriosoa iruditu zitzaizkidan laranja kolore hitsezko tuberkulu horiek; ez nekien existitzen zirenik ere. Maiderrek labean egin zituen, eta, ondoren, nola jan behar ziren erakutsi zidan. Gozoak ziren, betegarriegiak aukeran. "Tira, probatzeko ez zegok gaizki", pentsatu nuen, baina arazoa da Maider astean bi edo hirutan ekartzen hasi zela, afaltzeko, niri gehiegi gustatzen ez zitzaizkidala jakin arren. Erosketa-zerrendan behin baino gehiagotan topatzen nituen apuntatuta, eta niri lotsa apur bat ematen zidan halakorik saltzen zuen auzoko denda bakarrera joan eta "un kilo de boniatos, por favor" eskatzeak: gainontzeko bezeroek barre egingo zidaten beldur nintzen. "Hace cuarenta años o así que no los veía", aitortu zidan behin agure batek.

Maiderrek aspaldikoa zuen gerraosteko kontuekiko zaletasuna, baina hasiera batean ez nuen horretan ezer larririk somatu. Liburutegia beteta zeukan frankismoari buruzko historia liburuez, eta literaturari dagokionean, noski, Laforet, Cela, Aldecoa eta enparauen garai hartako lanak baizik ez zituen irakurtzen. Egongelako bideoen apala halakoxea zen, baita ere: Surcos bezalako filmen ondoan No-Do-aren lehenengo garaietako bilduma osoa ageri zen. Maider argazki eta album zaharren bila ibili ohi zen beti, igandeetako azoka txikian, eta nik pozik laguntzen nion zer egin horretan, batzuetan; garai batean barre dezente egiten genuen erretratu haietan agertzen zen jendearen itxuraren kontura.

Bataten garaian hasi zitzaion zaletasuna obsesio bihurtzen. Bere janzteko eran aldaketak egiten hasi zen, pixkanaka: prakak jartzeari utzi zion, gonak gero eta luzeagoak bihurtzen joan ziren, eta arropa gris eta ilunak betiko koloreak ordezkatzen. Egun batean konturatu nintzen ez zeramala belarritakorik, eta hurrengoan ez zuela jadanik rimmelik erabiltzen. Azkenik, ilea moztu zuen, eta gorde zuen apurra motots itsusi batean bildu zuen: orduan ausartu nintzen, lehenengo aldiz, zerbait esatera, baina Maiderrek zakar erantzun zidan, hori ez zela nire kontua, eta gehitu egin zuen: "Bazekiat zertan nabilen. Hago lasai. Ezin diat gehiago kontatu: hire hobebeharrez ari nauk".

Etxeko dekorazioan aldaketak egiten hasi zenean gauza bera gertatu zen: egun batetik bestera Ikea-ko altzariak desagertarazi, eta aiton-amonen etxetik sekulako traste zaharrak ekarri zituen. Telebistaren ordez, hura baino handiagoa zen irrati bat jarri zuen, egur lakatuzkoa; "BBCa izugarri ondo entzuten duk", informatu ninduen Maiderrek. Nire protesta, dena dela, ahula izan zen, etxearen apainketaz ez nintzelako sekulan arduratu eta, ondorioz, ezer gutxi nuelako esateko. Bestalde, gure etxeko dieta, batatez gain, garbantzu eta dilistetara mugatzen hasi zen, eta, horregatik, kanpoan bazkaltzen nuen gero eta maizago; gauetan, ordea, ezin nuen saihestu afari eskasari laguntzeko eskaintzen zidan ogi beltz nazkagarri hura: oraindik ez dakit non demontre erosten zuen.

Halako batean, gaueko ordu txikietan, atean jo zuten; Maider oso urduri jarri zen. Polizia Armatuaren bost kide sartu ziren arrapaladan atea zabaldu bezain pronto: emaztearen bila zetozela esan zuten. Haren komodan miatu, eta PCEren zenbait paskin topatu zituzten, borroka-egun baterako deialdia egiten zuten horietakoak: nik ondo ezagutzen nituen, urte batzuk lehenago erosi genituelako elkarrekin, liburu zaharraren azoka batean. Aurreko egunean plazan banatzen ikusia zutela esan zuten poliziek; protesta egitera nindoan, baina Maiderrek begiak jaitsi eta dena onartu zuen, eta ni ez nengoela jakinaren gainean. Esposatuta eraman zuten. Ez nuen gau osoan lorik egin.

Biharamunean, etxetik irtetzerakoan, razionamendu-kartilla bat hartu nuen Maiderren bildumatik, badaezpada.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Baina autoak betikoak ziren -ez zegoen gasogenozkorik-, eta dendetako erakusleihoak salgaiez mukuru ageri ziren, eta zerua urdin-urdina zegoen. Elektrodendara abiatu nintzen. Lehenengo gauza telebista berria erostea zen.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_