_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | GAIAK
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Emakumearen bazterrak

Bazterreko ahotsa Ana Urkizak argitaratzen duen bigarren poema liburua da, eta oraingoan Elkarlaneanen poesia sailean eman du plazara.

Norbaitek esan du feminismoa egungo marxismoa dela, ez soilik bere ahalmen iraultzailea garbi geratzen delako, eta, ondorioz, munduaren aldaketa sortzeko itxaropena dakarrelako, baizik eta fedez eta entusiasmo handiz jarraitzen delako.

Liburua irakurtzen dugularik ezin alde batera utzi poema-sortak duen tonu berritzaileari.

Izenburuan dago lehendabiziko aldarrikapena: emakumearen ahotsa bazterrekoa da, eta periferiaren ordez, gunea hartu nahi luke. Poemategiaren lehen bertsoak ere aldarrika egiten du, eta kontzientzia hartze baten berri eman du: 'Gaur emakume izanik esnatu naiz. Gaur, emakume naizela konturatu naiz'.

Izaki biologikoa izakiaren kontzientzia nola bihurtzen den ikusterakoan gauzatzen da poema liburu hau. Biologia ideologia bihurtzen den heinean hartzen du hizpideak joan-etorria.

Ana Urkizaren poesian egunerokotasunaren aipamenak garrantzi handia duela esango nuke, badutela ikusitakoak eta bizitakoak bere indarra, eta handixe hasten da poetaren ahotsa idazten.

Batzuetan hitz jokoak edo gogo zorrotzak ematen dio hasiera poemari. Bestetan egoeren zertzeladek bidaltzen dute poemaren gaia, eta hirukoiztasuna planteatuz bukatzen da testua: hiru ahapaldiz osatzen delako poema (Ezustekoa, Galdera bat, Armairu bete desio, Urruti da oihartzuna), hiru errepikapenez adierazi (Katea ez da sekula apurtzen, Ibaiaren sorburuan), edo hiru kontzeptuen artean eraiki eta formulatu (Bizitzaren ardatza, Espermatozoidea).

Nik ez dakit baina, agian, modu bitakoak dira Ana Urkizaren poemak: edo norberaren bizipenetik sortzen direnak, edo pentsakizunaren ahotsez sortzen direnak. Zer esanik ere ez, barne esperientzia erakusten dutenak ditut gogokoen, besteak ahuleziaz jantziak ikusten ditut, egitura bera aurretiaz ikusteko modua dagoelako.

Ana Urkiza: Bazterreko ahotsa. Elkarlanean, 2002, 102 orrialde, 9,90 Euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_