_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Errealitatean kokatutako ameslaria

Euskarari bide berriak ireki zizkion poetaren fusilamenduaren 65 urte beteko dira bihar

Bihar 65 urte beteko dira Esteban Urkiaga Lauxeta fusilatu zutela, 'zalantzarik gabe Bilbon bizi izan zen poeta sinbolistarik garaiena', Koldo Izagirre idazlearen hitzetan. Euskal Literaturan Bide berriak bilatu zituen poeta eta kazetari bizkaitarra Laukizen sortu zen, 1905ean, baina Mungian hazi zen, familia bertara joan baitzen bizitzera bera haurra zela.

Durangon, Loiolan eta Oñan egin zituen teologia ikasketak, besteak beste Zaitegirekin, Ibiñagabeitiarekin eta Plazido Mujikarekin batera. Loiolan euskal idazle klasikoak ikastearekin batera, euskara eta euskal kulturarekiko zaletasun giroa bizi zituen. Heziketa klasikoa ikasi zuen eta klasikoak euskaratzen aritu zen luzaro. 1928an Jesusen Lagundia utzi eta Bilbora joan zen, han Euzkadi egunkariko euskal ataleko zuzendari izanik Orixerekin batera hasieran eta bakarrik gero. 1930ean Errenterian egindako Olerkari Egunean saria jaso zuen Maitale Kuttuna lanarekin.

Euskal poesia berritu zuen 'Lauaxetak', bai gai aldetik, baita forma aldetik ere
Etorkizunari ilusio handiz begiratzen zion pertsona izan zen, eta gizarte eragile handia

Haren ibilbidea ondo ezagutzen duen Jon Kortazar idazle, irakasle eta kritikariaren iritziz, bi ildo nagusi aipatu beharko genituzke Urkiagari buruz hitzegiterakoan: olerkigintza batetik eta kazetaritza bestetik. Azken honi dagokionez, Lauaxetaren kazetaritza lana oparoa izan zela azpimarratu du Kortazarrek. Izan ere, Euzkadin ez ezik, Jesusen Bihotzaren Deya, Jaungoiko-zale, Ekin, Euzkerea eta Yakintza aldizkarietan ere idatzi zuen. 'Olerkigintzari dagokionez, Lauaxeta oso poeta gaztea zen. 26 urterekin kaleratu zuen bere lehen lana Bide barrijak izenekoa eta lau urte geroago, 30ekin, bigarrena, Arrats Beran izenekoa. Poeta gisa ikasten ari da eta eragin handiak ditu, estetika desberdinak probatzen ditu. Alde batetik, euskararen erabilpenari dagokionez bide barriak zabaldu nahi ditu, eta bestetik, Europako modernidadeari buruz hausnarketa planteatzen du', Kortazarren aburuz. Uste berekoa da Koldo Izagirre ere. Hala, poeta eta kazetari bizkaitarraren lanak biltzen dituen obran zehazten duenez, 'bere lan poetikoaren bidez, bizkortu zuen euskal poesia. Aranista bazen hizkuntzan, eta garbizaletasunaren gordina agertzen bazitzaion ere gehienetan, Lauaxetak jakin zuen poesia berritzen bai gai aldetik bai formaren aldetik ere'.

Patri Urkizuren ustez, abangoardiaren barruan izenen bat aipatzekotan, duda barik Lauaxetarena aipatu behar da. Ildo horretan, bere lehenengo lanak gizartean izugarrizko polemika piztu zuela gogoratzen du. 'Izan ere, egiten zuen poesia ez zen ulerterraza, eta euskal gizartea ez zegoen poesia horretara ohituta'. Gerra aurreko euskal poeta handienetakoa da Lauaxeta, Lizardi eta Orixerekin batera. 'Erlijiosoa zen, modernidadearen krisian bizi zen, politikan oso sartua zegoen, hizkera asko maite zuen, eta oso pertsona konplexua zen', Kortazarrek gogorazi duenez. Agur Euzkadi izenburuko liburuan Esteban Urkiaga berpiztu zuen Juan Luis Zabalak, ostera, Laukizko olerkariaren izaera goraipatzen du. Haren iritziz, berritzailea eta ausarta, ilusio handiko ameslaria zen. 'Gizarte eragile handia genuen, bihotz handikoa eta agian ez zen Lizardi bezain azkarra eta argia'. Ildo horretan, errealitateari bizkarra ematen ez ziola, eta etorkizunari ilusio handiz begiratzen ziola azpimarratzen du Zabalak. Izan ere, fusilatu aurretik hilko zela jakinda Agur Euzkadi idatzi zuen, 'gauzak adierazteko modu zirraragarria zuen'.

Haren fusilamenduak Lauaxetaren fenomeno kulturala aregotu zuela iritzi dio Kortazarrek. 'Badira elementu sinbolikoak, bere garain eragin kultural handia izan zuen, EAJren propaganda egiten du, Emakume abertzaleekin harremanetan dago, Bilbon gaztelaniaz ari diren idazleekin hartu-emana dauka eta Euskal Idazleen Elkartea sortzeko asmoa ere badu'. Kortazar gehien harritu zuena, dena den, poeta bizkaitarraren irakurzaletasuna izan zen. Bere hitzetan, 'literaturan jantzia zen oso. Frantziako literatura ondo ezagutzen zuen, eta hainbeste irakurtzen zuenez gerora bere obran islatzen zen iturri desberdinen eragina'.

Lauaxetaren olerkigintza berezia da garai hartarako. Lizardirekin eta Orixerekin batera olerkigintza landua ondu zuen, Europako joerekin lotuagoa. Esteban Urkiaga kezka handiko poeta izan zen. Hala, maitasun lortuezina eta ondorioz mingotsa, gaztetasuna eta gaztaroa, aberria eta askatasuna, igarokortasuna eta posia soziala ziren haren lanaren konstanteak. Garai hartan bazegoen elite batentzako, nolabaiteko burgesia euskaldunaren alde poesia egiteko asmo bat, eta horretan 'buru-belarri ari zen Lauaxetan ere, hori bai, herri-literatura albo batera utzi gabe'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_