_
_
_
_
Gaiak

Generoen arteko nahasmenean sartuta

Zaila da benetan jakiten zer ote den saiakera literarioa. Galdu du generoak bereak zituen ezaugarriak, eta askotan ikerketa humanistikoa saiakerarekin nahastatzeko joera dugu gaur.

Susmoa dugu, hala ere. Estilo borondatearekin gizarteari interesgarri suertatzen zaion gai baten inguruan idatzitakoa omen da saiakera. Estilo literarioaren borondatea bihurtzen da kakoa. Eta beraz, alde batera uzten dira ikerketak eta oharrez beteriko adierazpenak. Zabala da baina, saiakeraren bidea, zabala eta noranahikoa.

Gainera, gaia abstraktu samarra behar luke izan, eta askatasunez tratatua. Gurean saiakera eta lirika eskutik omen doaz, gutxi idatzi eta gutxi saltzen omen direlako.

Baina gurean, euskal literaturaren etxean gauzak oker doazela iruditzen zait, ez da soilik generoen arteko nahasmenean gabiltzala, ez. Esku artean dut asteazkeneko egunkaria, han bazter batean fikziozkoak ez diren -hau da saiakera diren- liburu salduenen artean euskara ikasteko metodoak aipatzen dira: Ilari Zubiriren Euskal Gramatika osoa, Askoren arteko Estilo liburua, Adolfo Arejitaren Bizkai euskararen jarraibide liburua, eta X. Alberdi eta I. Sarasolaren Euskal estilo libururantz.

Más información
Saiakera, indartze prozesuan

Bost horietatik bakarra urruntzen da gramatika arloetatik. Eta bera ere hizkuntza gaietaz da, Xamar idazlearen Orekan.

Hizkuntza asko, identitate zeinua baita. Pentsakizuna, eta literatura, gutxi.

Zutabe txiki hori ez da gure errealitatearen agertoki ziurra seguruenik, bada han-hemenka, saiakeraz ari den idazlerik. Baina ezaugarri horiek aste batean bai eta bestean ere bai agertzen dira. Saiakera salduena Gramatika arlokoa da gure artean. Ez da hori guztizko errealitatea izango beharbada, baina astero-astero errepikatzen ditu egunkari horrek emaitza berdin edo antzekoak...

Lirika gutxi saltzen omen zen, baina saiakera saldu ez ezik, aipatu ere ez da egiten, eta galeraren galeraz haren nondik norakoak aipatzea alferrikoa dela dirudi.

Pentsakizuna garatzen ez bada, ez da sendotuko gizarte askeen zeinua den kritika.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_