_
_
_
_
Gaiak

Saiakera, indartze prozesuan

Tradizioz euskaraz arreta handirik jaso izan ez duen generoak aurrerapausoak eman ditu

Komunikabideetan fikzioko ez diren liburuen tokian gramatikaren inguruko lanak nagusi direnean eta saiakeraren beraren ezaugarriak, genero bezala, zeintzuk diren nahastuta dauden arren, argitaletxe batzuk bere aldeko apustua egitean berritze prozesu batean sartzen dute.

Poesiaren generoarekin batera saiakerarena da gure artean askotan ikusten ez den generoa. Ez da erraza adierazten zer ote dugun saiakera, eta gutxiago saiakera literarioa.

Ez da erraza adierazten zer ote den saiakera, eta gutxiago saiakera literarioa
Más información
Generoen arteko nahasmenean sartuta

Saiakerak ikerketa humanistikoarekin egiten du muga alde batetik, eta bestetik, erreportaiarekin. Bien artean estilo gogo batek ematen dio literario izana ala ez izana. Gure artean oihartzun handirik ez badute ere, batez ere eskasa da lortzen duten erantzun kritikoa, aitortu beharko genuke aspaldian nabaritzen dela indartze prozesua. Argitaletxe batek sail berezia zabaldu duela eta, beste batek erantzun dio. Alberdaniak hasi zuen bidea, gai bereziak, gizartean pil-pilean zirenak aukeratuz, eta Pamielak erantzun dio erronkari sari nagusia sortuz eta moldatuz. Ez dira bakarrak, beste batzuk ere hasi zuten biografia eta erreportaiaren bidea.

Aspaldian euskaraz irakurri dudan saiakerarik beteena da Anjel Lertxundiren Mentura dugun artean, literaturaz, irakurketaz, kreazio lanaz eta azken batean idazle baten mundu literarioaz egindako saiakera guztiz interesgarria.

Anjel Lertxundiren nobeletan beti dago hausnarketa gogo bat, bizitza eta errealitatea zer den adierazteko gogo biluzia. Saiakeraren, ideiaren moldapen narratiboa, azken batean. Orain ideia saiakeraz jantzita eman zaigu. Gauzen arrazoia bilatuz zoriontsu denaren jitea nagusi zaio idazleari liburuan. Irakurketa, idazleen pasadizo eta oroimen eta hausnarketen bidez egindako bide pertsonala da, eta nabari zaio idazleari zein pozik eman duen aitorpen hori.

Idazkeraz ere badago zer esanik. Lertxundik badu bere berea duen idazkera. Badakit batzuetan arraro samarra dela zeren kontzeptismoaren ondoan, esaldi ongi trinkatuaren ondoan, joera modernista zoliegia nabari baitiot, eta biak lotzeko saio hori nabarmena egin zait beti, baina nire belarria izango da ohitu gabe dagoena. Letren minez literaturaren alde idatzitako liburu borobila da Anjelena.

Jon Alonsok azken urteetan saiakera ederrak utzi dizkigu apalategietan eta mahaietan. Agur Darwin eta beste arkeologia batzuk ironiaz beteriko honetaz eta hartaz ari den liburua da. Azpian, baina gure literatura eta idazteko moduei buruzko ikuspegi zorrotza da, gure idazteko istorio penagarriez, hizkuntzak eta alderdi filologikoak gurean duen garrantziaz. Ez dakit zuzen nabilen baina liburuaren alderik nabarmenena zera iruditu zait: badago gure literaturaz triunfalismorik gabeko ikuspegia, liburuan zehar. Ez dakit gure literatura, esaten den bezala, ingurukoen pare den ala ez, somatzen dut asko aurreratu dugula, eta batzuetan barne ikuspegitik begiratuta oso pozik sentitzen garela euskaraz irakurtzen dugunarekin. Baina ahuleziak ere baditu gure gaurko literaturak, eta Jon Alonsoren liburuak batzuk aipatzen ditu, adibidez, literatura nazionalaren nola den gurean edo kanonaren (edo kanon ezaren) gaia.

Joxe Manuel Odriozolak bere Euskal intelligentsiaren ideologia zantzuak deituriko liburuan gure gizartean pil-pilean diren gaiak aipatzen ditu, zenbait idazle eta pentsalarien zantzuak bilduz eta aztertuz.

Liburu honi buruz bai esan dezakegula neurria mezua dela, esan nahi dut, laburra izateak ez diola onik egin, gaiak tratatzerakoan labur geratu baita. Iritziak konplexuak dira eta laburtuz eman dira behin baino gehiagotan, eta laburdura bilatzen denean tentu oneko eskua behar omen da.

Liburuaren luze-zabaleran iritziak labur geratzen dira, bada, eta badirudi zenbait iritzi borobildu eta matizatzeko beta izan zezakeela eta garrantzizko gai horien soslaiak baino ez zaizkigula eman, eta irakurle hau gosez geratu da.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_