_
_
_
_
_
Gaiak

0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako liburuen zerrenda

Etorkizuneko literatur kontsumitzaile izan daitezkeenei, hots, zero eta sei urte bitarteko adina duten haurrei zuzenduta 1995etik 1999ra kaleratutako liburuen gida osatu dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Pello Añorga eta Nerea Alzola irakasleek.

Añorgaren esanetan, 'oso adin garrantzitsua da haurrek liburuekin izango duten harremana baldintzatuko duelako'. Liburu-gidak euskarazko 67 lan biltzen ditu, uzta ez oso oparoa, baina egileen ustetan 'gaur egun hobeagoa da panorama, lehendik honetan zebiltzan argitaletxeei beste batzuk gehitu zaizkielako ordutik'.

Gidan, gainera, gomendio batzuk egiten dira, hala nola haurra liburuarekin lehenengo urtetik harremanetan jartzea eta liburuak txikiekin konpartitzea.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_