_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Ihesaldi baten inguruko pertsonaien nobela

Pello Lizarralderen miresle den Javier Rojok gogoratu duenez, bazterretik ari den nobelagilea dugu. Hitzez baino isilaldiez gehiago arduratzen dena, eta orain ere, esanetan baino gehiago isildu den unean oinarrituriko nobela bat idatzidu. Larrepetit ihesaldi baten istorioa da. Baina ekintza bera baino handiagoa da pertsonaiei, azpitituluan ageri diren Hiru izen horiei, ematen zaien garrantzia.

Nobela poematikoa deitzen dena idatzi duela esan dezakegu, ekintza baino gehiago deskribapena maite duena, pertsonaien izaeran baino gehiago haien soslaietan lan egiten duena. Nahikoa du idazleak esaldi xume bat, keinu bat, apartekoa ez den ekintza txikia hari buruz sugerentzia mundua osatzeko.

Erritmo moteleko nobela dugu, hiru pertsonaiaren gainean eratua: Abel, Larrepetit deitua, eta Joxe, iheslariak, eta Lainez saltzailea eta automobil baten jabea, iheslariak mugaraino eramango dituena.

Detaile bik piztu didate arreta. Jokoaren jokoz, protagonistaren Larrepetit goitizenak badu zentzu sinbolikoa. Pertsona da, Abel errugabearen izenak agertzen duen moduan; baina era berean, naturari lotua da, 'larre' hitzak aitortzen duenez, eta nobelan zehar garrantzi handia izango du oreka horrek idaztankeran; pertsonaia izadi bihurtu arteko identifikazioak bilatzen ditu idazleak; bigarren detaile harrigarria pertsonaien eraketan datza, gehienetan, soslai huts dira, galduak dirudite munduan, ez dakite zergatik sartu dituzten espetxean, zerk bultzatu duen euren patu gogorra.

Soslaiekin jokatuz, idazlea zabuka bezala ibili da, natura eta gizakiaren artean, eta halako erritmoa bilatu du ere narrazioaren ekintzak tartekatzean, iheslariek betetzen badute eszena bat, hurrengoa beste pertsonaiak beteko du eta horrela joango da osatzen nobela, gizakia bere inguru bihurtzen den metafora nagusi hau.

Pello Lizarralde: Larrapetit. Erein, 2002. 11,55 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_