Unibertsalak euskaratuz
Literatura unibertsalaren 50 titulu berri euskaratzeko akordioa sinatu dute EIZIEk eta Eusko Jaurlaritzak
Euskarazko irakurleak literatura unibertsaleko beste 50 titulu irakurtzeko aukera izango du datorren urteetan Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak -EIZIEk- eta Eusko Jaurlaritzak sinatu berri duten akordioari esker. Duela hamabi urte lortutako hitzarmenak orain arte jatorriz beste hizkuntzatan idatzitako maisu lanak euskaraz gozatu ahal izateko aukera eskaini badu, ildo horretan sakonduko du berriki sinatutako akordioak. Hitzarmena oso positibotzat jotzen du EIZIEko lehendakariordea den Jose Moralesek, eta orain arteko 100 tituluen argitalpenak suposatu duenaren balorazioa egin du elkarteak. Batetik, literatura itzuliari ospe ona emateko erabakigarria izan dela kontsideratzen du, eta bestetik irakurle euskaldunak 'munduko kulturaren ekoizpenik garrantzitsuenetako batzuen ondarea' euskararen bidez jasotzeko aukera azpimarratzen du. Gainera, orain arte egindako lanak itzultzaile sorta bikaina edukitzeko balio izan du, eta 'bai idazleek eta bai kultur munduko jendeak aitortzen dute bildumak ekarpen handia egin diola euskal literaturari', dio Moralesek. Izan ere, itzulpengintzan egin den sakoneko lan honek erregistro eta termino berrietaz hornitzeko balio izan du, eta batez ere literatur hizkerari mesede handia egin dio. 'Argi dago itzulpenak, berez, hizkuntza aberasten duela'.
Bildumak duen erronkarik handienetako bat gizarteratzea da
Orain arteko lan erritmoa mantenduz gero, zortzi urtetan zehar izango dira irakurgai 50 titulu berriak. Gehienak, orain arte bezala, jatorrizko hizkuntzatik zuzenean itzuliko dira, nahiz eta badira kasu batzuk non itzultzaileak, hizkuntza hori ezagutu ez, eta beste itzulpenak erabiliko dituen. 'Kasu horietan, baldintza beste bi hizkuntzatara egindako itzulpenak erabiltzea da', azaltzen du Jose Moralesek. Lanerako aurkitzen dituzten zailtasunik handienak tradizio falta eta hiztegi eza dira. Tradizioari dagokionean, honen ondorioa euskal literaturan hainbat giro, gertaera edo portaera euskaraz inoiz ez direla jorratu da, eta hiztegiei dagokienean, 'badaude halako bitxikeria batzuk, baina orokorrean, ez dira literatur itzulpengintzan aritzeko egokiak'.
Bildumak une honetan duen erronkarik handienetako bat gizarteratzea da. 'Litekeena da orain arte egin diren itzulpenetako asko irakurlearentzat gordinegiak izatea, hitzez hitzezkoak eta irakurlea edo euskararen beraren egoera eta ezaugarriak kontutan hartu gabe egiten ziren'. Aritzearen ondorioz, geroz eta gehiago nagusitzen ari da itzulpen dinamikoa deritzana, jatorrizkoari eutsi baina helburu hizkuntzaren ezaugarriak errespetatzen dituena.
Hurrengo 50 tituluak zeintzuk izango diren oraindik ez dago zehatz-mehatz erabakita. EIZIEk, lehenengo ehun liburuak kaleratu ostean egindako balorazioan, bete gabe gelditu diren hutsuneak aurkitu nahi izan ditu aurrerantzean osatzeko. Esaterako, nahikoa jorratu gabe gelditu dira mendebaldez kanpoko idazleak -Afrika eta Asiakoak batik bat-, hedadura gutxiko hizkuntzetako idazleak, emakume idazle garaikideak, antzinako -Grezia eta Erromako- idazleak, antzerkia eta poesia, XX. mendeko idazle handien lanak, gaurkotasun handiko idazle eta tituluak. 'Garrantzia ematen diogu literatura garaikideari, eta bereziki azken urteotan best seller izan diren autore edo lan jakin batzuei, eta gure iritziz belaunaldi berrien irakurzaletasuna pizteko eta sendotzeko oso garrantzitsuak dira'. Analisi hori eta hainbat idazle eta literatur munduko pertsonei aholkua eskatuta, laurogei bat titulu inguruko behin behineko zerrenda egin dute. Hortik, hautalana egin ondoren, aterako dira akordio hau osatzen duten titulu berriak, eta lehenengo lauak, konkretuki, esleituta daude jadanik: Agota Kristoff, Isaac Singer, Yasar Kemal eta Bohumil Hrabalen lanak izango dira hurrengoak.
Bilduma honen garrantzia etorkizunera begira dago batez ere. EIZIEko lehendakariordeak aipatzen duen bezala, ziurrenik irakurle helduak dagoeneko irakurrita dauka, bai jatorrizko hizkuntzan edo bai gazteleraz, baina tituluak berriz ere euskaraz bereganatzeko aukera du hemendik aurrera, eta irakurle gazteak, aldiz, obra hauek lehenengoz euskaraz bereganatzeko aukera izango du eta hortxe dago bere alde inportanteena, oraingo belaunaldiek aurrekoek izan ez dituzten aukerak izatea. Bestalde, Moralesen ustetan, 'itzulpenak beti arnas berria ematen dio liburuari. Demagun gaur argitaratzen dela titulu bat eta argitalpen berria aitzaki, lehendik irakurri gabe zuen pertsonengana iritsiko da'.
Guzti honengatik, egindako bideak jarraipena behar zuela argi zuten EIZIEko kideek. 'Hasieratik konturatu ginen literatura unibertsaleko tituluak euskaraz argitaratzeko premia handia zegoela', eta hutsune hori berrirz ere ez pairatzeko modu hoberena da sinatutako akordio berria.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.