Gaztetxeen laudorioez
Badirudi euskaldunon artean, eta euskalgintzan, hitz honek zerbait esan nahi baldin badu, badela nahitaez errespetatu beharreko tradizio zenbait. Gazte zein zahar, euskalduna bazara, eta zeure burua aurrerakoitzat jotzen baduzu (eta bi gauza hauek loturik egon behar dute, antza, ortodoxiaren arabera), hainbat egitasmo eta ekintzaren alde, gogoko ez badituzu ere, agertu behar duzu kosta lain kosta. Bestela, irteera gutxi gelditzen zaizkizu: edo isilik egon edo aldez aurretik egozten zaizun aurrerakoitasuna ukatu, PP-ren bozemaile amorratua (hau da amorruaren buruz bilakatutakoa) zarela aldarrikatuz eta era berean zeure sasieuskaltasuna, nazionalisten lasaitasunerako, agerian utziz. Tarteko bideak ahulak dira: inork ez dizu sinetsiko.
Norberaren euskaltasun aurrerakoia kolokan jar dezakeen gai horietako bat da, itxura denez, gaztetxearena. Gasteizkoa arriskuan dagoela jakinarazi digute hiritarroi horko interesatu nagusiek. Baina izan dira, duela oso gutxi, bestelako defentsa saioak ere, gure euskal intelligentsia organikoaren barnetik abiatu direnak. Iritzi sutsu horien arabera, udalak mehatxatutako gaztetxea erreferentzia bat da Gasteizko kultur bizitzan, gizartearen dinamizatzaile eta, deskuidoz, agian pluralismoaren ikurra ere izateaz gain. Laudorio horien ondoan, gezurra dirudi nola ahantz daitekeen gaztetxearen gainean hiritar gehienok dugun irudia: zer motako jendearen prestakuntza bultzatu duen hango giroak, zertarako balio izan du maizegi pareta haien arteko eremuak. Jakina, defentsa-ahotsak ez dira beti ados egon han egin denarekin, baina oro har beren papera ondo bete dute: agertu beharreko aurrekoitasunak pauso hori ematera behartzen baitu, gaztetxeak izango du ahots horien sostengu morala udalaren (eta atzean duen hiritar gehiengo zabalaren) erasoaldien aurrean.
Esperientzia autonomo bezala gaztetxeak duen balioa ezin dela ukatu dioskute. Baina zer esan nahi da horrekin? Sekten sorrerak ere badu ezin ukatuzko balioa esperientzia autonomo gisa, batez ere gizakiaren ahuleziak edo desesperazioak eragin ditzaketen amildegi etikoak aztertzeko garaian. Baina mamiak azalak baino garrantzi gehiago du: dirulaguntza ofizialik gabeko hardcore kontzertua gustuko izan dezakegu edo ez, baina errotik erauzi behar dena da ezkertiartasunaz eta kontrakulturaz mozorrotutako bortizkeria eta intolerantzia mamitzeko toki horrek behin eta berriz erakutsi duen joera. Baina euskal aurrerakoitasunaren tradizioak ez du bere egitarauan horrelako punturik.
Are gehiago, euskaldun aurrerakoientzat gakoa ez dago gaztetxeak sortzen duen giroan. Arazoa da Alfonso Alonso alkatearen ikuspegi politikoa eta Gasteiz bere erara birmoldatzeko duen asmoa. Pentsatzekoa da kasu honetan beren iritzietan duten fedeak hala ere utziko diela onartzen hark horretarako duen eskubide demokratiko osoa, baina auskalo. Dena den, kontua beste bat da: edonork du eskubidea nahi duena ikusteko eta errealitatea nahi duen bezala ordenatu eta irudikatzeko, eta edukiko ditu horrela, segur aski, ildotik joango zaizkion eliztar leialak, baina ezingo du, guztien merkatuan, behintzat, errealitatearen ispilutzat saldu. Batzuen egonezina da Gasteiz kontserbatzaileago bihurtuko dela zentroko gaztetxea ixten badute: hiritar gehienontzat, aldiz, fanatismoaren hazi eta euskarriak deuseztea da ardura nagusia. Horregatik ez dira kezkatzekoak gaztetxearen itxierak batzuei eragiten dizkien amesgaizto inozoak: Gasteiz ultramodernoa hiritar klonikoz eta apaizgai ilarez beteta. Ez baita hori Alonsoren eldarnioa, ez, baizik eta euskal aurrerazaleen liturgia-tradiziorik zaharrenean trebatutako zutabegile sermoilariena.
Fikziorako gogorik ez dagoenean, hobe da errealitatea mozorrotzen ez saiatzea. Eta errealitate horren alderik sakon eta era berean lazgarriena da, hain zuzen, gutxien ahantzi beharko litzatekeena, norberaren aurrerakoitasun euskaldun eta beraz sakratua kolokan jartzen bada ere.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.