_
_
_
_
GAIAK

Hölderlinen poemak euskaratu ditu Gil Bera idazleak

Urtean bi dira euskal literaturak irakurleekin dituen zita inportanteak abenduan eta apirilean. Edo beste era batera esanda, Durangoko azoka eta Liburu eguna.

Biharko egunarekin bat eginez, Liburu egunarekin bat eginez, asko dira kaleratu diren liburuak. Horien artean Friedrich Hölderlin poeta alemaniarraren zenbait lanen itzulpenak. Eduardo Gil Bera idazle nafarrak zuzenean alemanieratik itzulitako poemak Erein argitaletxeak bi liburutan kaleratu ditu, Poemak da bata, Hyperion bestea.

Poemak Hörlderlinen aro eta idazkera guztiak jasotzen dituen antologia zabala da, aro guztitako poemak biltzen dituena. Hyperion liburuak berriz, izenburuak dioen bezala, Hyperion nobela poetikoa jasotzen du.

'Alferrik! Ardo idor honek ez nau gelditzen,/ nire mendea zama egiten zait,/ biziaren landa berdeetara nahi dut iritsi/ eta entusiasmoaren zerura./ Ehortzi, hildako zaretenok, bakarrik zeuen hildakoak!......' Halaxe diote, euskaraz, Hölderlinen poemak.

Hölderlin lehen aldiz euskaratzen ausartu den idazlea da Gil Bera. 'Neronek aipatu nuen nola deusek ez duen hainbat kalte egiten euskal irakurlearen arimarako nola poeta handi zenbaiten itzulpenaren ausentziak', hala azaldu du Gil Berak bere lanaren zergatia.

XIX mendean ia ezezaguna zen Friedrich Hölderlin, ondoren pentsalari eta idazle sonatuenek behin eta berriro aipatzen dutena.

Horixe da biharko Liburu eguna dela eta, Erein argitaletxearen eskutik izango dugun nobedadeetako bat. Hil honetan bertan kalean dagoen bestea Utzi droga hori, kopon!.Dagmar Kekulék idatzitakoa eta Pello Zabaletak euskaratutakoa da hauxe. Gazteentzako idatzitako liburu honetan sendo adoretsu eta maitekor ageri den Paulinak mutilari kartzelatik eta drogaren zulotik irteten lagunduko dio.

Juan Kruz Igerabideren Ttolo maitea Siberiako treneko ipuinak sailean argitaratu du Ereinek. Horrezaz gain haur eta gazte literatura atalean Jabier Muguruzaren Sebas leihotik begira, Ixiar Rozasen Yako eta Pello Zabaletak itzulitako Alde hemendik makal hori! kaleratu ditu Ereinek.

Oscar Wilde euskaraz

Elkarlanean argitaletxeak berriz, liburu kopuru dezente kaleratu du Liburu egunarekin bat eginez. Haur eta Gazte literatura atalekoak gehienak ere. Oscar Wilden-en ipuinak kaleratu ditu Iñaki Mendigurenek itzulita Printze zoriontsua eta beste zenbait ipuin izenburupean. Seve Callejaren Deabrua gorputzean Felipe Juaristiren Izar Euria, Asun Balzolaren Mr. Daffodil eta bere denda edota Julen Gabiriak idatzitako Iparragirre biografia. Helduentzat berriz, Elkarlanean-ek Xabier Etxeberriaren Egun denak ez dira berdin. Jasone Osororen Korapiloak edota Mixel Oronozen Oilandoiko ermita.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_