_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Esoporen zalantza

Iraganaren bila egiten diren bidaiak alferrikakoak dira beti, iraganean ezagutu, ikusi edo antzemandako zerbait berreskuratu nahi dugunean, behintzat. Baina hori ondo jakin arren, behin eta berriz murgildu ohi gara etorkizunik ez duen bide horretan, dagoeneko errealitaterik ez duen zerbait aurkitzeko helburu hutsalarekin. Halakoa omen baita gure izaera malenkoniatsua, guretzat aldez aurretik ezabatuak diren iraganaren itzalak biltzera bultzatzen gaituena.

Nire azken alferrikako bidaiak Goiherriko herri txiki batera eraman ninduen, egun haietan bere festak ospatzen ari zenera. Hamar urte pasatxo ziren hura ikusi nuen azken alditik eta, egia da, hango egoeraren eta batez ere jendearen berri izateko jakinminak ez zidan, uda parteko egun aspergarri samar horietan, bakean uzten. Buruan artean ere han igarotako denboraldiek utzitako aztarna ez zen galdua, eta noizean behin etortzen zitzaidan gogora baten batekin izandako solas ustekabekoa edota ilunabarreko argi beroan sumatutako zango luze eta biluzi batzuen distira paregabea. Oroitzapenak udarekin lotuta izan ditut beti, orduko ezagun guztiak kalean edozein momentutan topa nitzakeeneko garai harekin, alegia. Beste batzuetan ere joaten nintzen haiekin egotera, neguan eta udazkenean batik bat, baina ez zen gauza bera izaten, orduan ez bainuen han egun askorik egiten. Gainera sasoi horietan jendea ez zen bere etxetik hain erraz irteten eta, naturaren antzera, herri osoa itzali izan balute bezala sentitzen zen kanpotarra. Ez, ordea, udan, orduantxe pizten baitzen herrixkak eduki zezakeen giza bizitza apurra. Eta tartean, jakina, festak zeuden, nerabezaroaren ilusioak aste bete bakarrean laburbiltzen zituzten egun berezi haiek.

Oroitzapenek alderik onena erauzi ohi diote iraganari, ahaztekoak diren alderdiak (txarrak gehienetan) errazago baztertzen diren bitartean. Harantz noala banekien bai hori eta bai agian ez nukeela, kasualitate triste baten poderioz, ez eta ezagun batekin ere topo egingo. Hala ere, zerbaiten itxaropenak gidatzen zituen nire eskuak herrirako bidean dauden hainbat bihurgune ilunetan. Gaua zen, duela hamar urteko gau haien antzerakoa, baina errepideak oso itxura ezberdina zuela iruditu zitzaidan. Izan ere, lehenbiziko baserriak ikusi nituen arte, behin eta berriz izan nuen galdu nintzelako sentipen desatsegina.

Orduko lagunik ez nuen aurkitu, espero nezakeen bezala. Gehiena jota, ezagun samar egiten zitzaidan aurpegiren bat edo antzeman nuen, denborak dagoeneko desitxuratua, gainera. Taberna batean aspaldiko adiskide baten berri eskatu nuen, eta hantxe zebilela erantzun zidaten. Baina ez nuen ikusi. Agian hobe horrela: niretzako beti izango du duela hamar urte zeukan irribarre gazte berbera. Entzun nuen musika betikoa zen, hori bai, ezer gutxi adierazten diguten horietakoa. Baina handik berehala alde egiteko erabakia herria kartel militarrez josita zegoela -amesgaizto bat bailitzan- ikusi eta gero hartu nuen. Hango gehiengoa nazionalista dela aspaldi genekien, baina egun hartan suma zitekeen agresibitate itzela sobera zegoen duela urte batzuk. Herria ez zen inondik ere herri hura.

Jantipo izeneko bere maisuarekin bainuetxean elkartzekoa zen Esopo egun batean (Denis Diderot entzikopedistak Jacques le fataliste nobelan kontatzen digunaren arabera). Bere etxetik atera eta harantz abiatu zen, baina bidean Atenasko patruila bat agertu zitzaion. Hura geldiarazi eta ea nora zihoan galdetu zioten soldaduek. Esopok nora zihoala ez zekiela esan zien, eta haiek, harrituta ( 'A, ez?'), Esopo atxilotu eta gartzelara eraman zuten. Bide batez, Esopok pentsatuko zuen bezala, arrazoia eman zioten, bainuetxera joateko asmoa ez baitzen nahikoa haraino helduko zelako segurantza izateko.

Bere zalantzan Esopok aski ondo zekien ez dagoela nora goazen edo nora helduko garen inolaz ere jakiterik. Eta iraganaren bila abiatzen garenean, nire bidaia hartan berriz ere frogatu ahal izan nuenez, sekula ez gara uste edo nahi genuen tokira iristen.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_