'Gorde nazazu lurpean'
Ramon Saizarbitoriaren azken liburuak bost nobela biltzen ditu.Batera agertuz izugarrizko kalitate handiko liburua burutu duela esan beharko genuke.
Bostok lotzen dira hildako gorpuen deslurreratzearen gaiaren inguruan, gerran berna galdu zuen gudariaren historia, Rosetti poeta eta Rafael pintorearen aurreko inguruan sorturiko nobela, aitatasuna frogatzeko egiten den kantari eta aktore frantsesaren desehorzketa, bere emaztearen nahia betetzeko protagonistak egiten duen aitaginarrebaren gorpuaren toki aldaketa, eta Sabino Aranaren gorpuarekin egindako hara honako joan etorria. Bost aldaera gorpuari sor zaion errespetua hausten dutenak.Gorputzaren gorazarreak ekarri bazuen erotismoa literaturara, gorpuaren jokoak oinarritzen du umore beltza. Egokia da berez titulua: Gorde nazazu lurpean, Aita gurearen moldapen parodikoa sortzen delarik.
Hiru nobela aurretik eman zuen Bihotz bi nobelarekin lotuak daude. Hango pertsonaien izenak, hango moldapenak erabiltzen dira, eta haren haritik sortuak dira pasadizoak. Eta liburuaren gai nagusia ere bai: gizonezkoen eta emakumezkoen arteko komunikazioaren zailtasuna. Joera obsesiboan oinarriturik, txikikeriek eta anbiguotasunak uzten duten gaizki-ulertzeen bidetik, eguneroko bizitzak sortzen duen zamatik abiatzen da idazlea mundu intimoan dagoen ifernua jasotzeko asmoz.
Sarea balitz bezala, zabaltzen dira nobela desberdinetan aipamenak eta detaileak, motiboak eta egiturak. Kontalariaren nagusitasuna adibidez, edo zein garrantzizkoa den ongi kontatzea. Edo inoiz baino indar handiagoarekin agertzen den psikoanalisiaren eta literaturaren arteko zubia. Edo ironiaren garrantzia. Esan daiteke Saizarbitoriak hainbaten erabilitako errepikamenak ez direla orain esaldietan agertzen, pasadizo, egitura eta motiboen mailan baino. Eta mezuen garrantzian, nola ez?
Gune bat osatzen dute nobelok, idazlearen mezuen inguruko gunea, baina puntu horretatik aurrera obsesioak, gaiak, sare batean bezala zabaltzen dira.
Saizarbitoriaren espazioak kulturazko espazioak dira: Donostia egiako eta era berean asmatu bat agertzen da, bai, Joycek Dublin asmatu zuen eran lan eginaz, baina era berean agertzen dira atzerriko paisaia urbanoak, Europako hiriburuetako aipamenak eta tabernen ordez, jantoki apainak. Euskal literatura gazteen tokiz beterik agertzen den honetan, ez dator bat ere gaizki edadetuok ere gure bizibidearen erreferentziaz beteriko nobelak aurkitzea.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.