Eusko Ikaskuntza sarean
Euskonews & Media aldizkariak astero sarean, besteak beste, arte sorkuntzari tartea eskeintzen dio
Eusko Ikaskuntza Zientzia Erakundea 1918. urtean sortu zen eta Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko aldundiek izan ziren bizirik dirauen proiektuaren bultzatzaile nagusiak. Asmoa, Oñatin urte hartan, Alfonso XIIIa erregearen lehendakaritzapean antolatutako Lehen Kongresuan adierazi eta horren araudian esan bezala, 'euskal kultura maite dutenen bilgune iraunkorra' sortzea zen, eta ordudanik horrela gertatu da. Izan ere, Eusko Ikaskuntza izan baita -egitura geopolitikoa kontutan hartuz- euskal ikerkuntzaren espektro zabalari lotura eta batasuna ematen aritu den erakunde zientifiko bakarra, hasiera hasieratik mundu osoko euskaltzaleak bere baitara bildu dituena. Honetaz guztiaz gain, Eusko Ikaskuntza euskal kultura errealitate bizia den esparru geografiko osoko erakunde zientifiko bakarra dela azpimarragarria litzateke: Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Komunitatean eta Iparraldean ari den bakarra. 1919.urtean Eukaltzaindia sortu zen bere baitan, euskara izan zen eta jarraitzen du izaten azken erakunde honen langaia.
Ihardunaldi kongresu eta bekei buruzko berriak, datu baseak liburutegi birtuala e.a webgunean
Azken urteotako erronka berriei gogoz heldu die Eusko Ikaskuntzak eta honen adierazgarri nagusia litzateke gaur Elkarteak Interneten duen islada. Teknologia modernoak hartzen ari diren garrantziaz jabetuta Eusko Ikaskuntzaren Batzar Iraunkorrak Mediateka bat sortzea erabaki zuen 1997. urtean. Bere historia osoan Elkarteak burututako ikerlana sare telematikoan jartzea, edozein tokitatik edozeinek kontsulta dezan izan da sorreratik Mediatekaren helburu nagusia.
Arantza Cuesta historialaria Eusko Ikaskuntzak Donostian duen Mediatekako arduraduna da, hasieratik aritu da Elkarteko teknologi berrien alorrean, batez ere Internetekin erlazionaturiko edukietan. '1996 urtean hasi ginen Elkartearen inguruko informazio orokorra eta antolatzen ziren ihardueren berri ematen, pixkanaka gaiak gehitu ditugu eta gure webgunea aberasten saiatu gara'. Hasieran Eusko Ikaskuntzaren argazki artxiboaren digitalizazioa burutzea erabaki zen. Dagoeneko 17000 argazki katalogatu eta digitalizatu dira.Cuestaren esanetan, 'argazkien artxiboa izan zen Mediatekan egin genuen lehenengo gauza, gero webgunea, argitalpen elektronikoak, CD-ROMak eta entzutezkoak etorri dira. Nahiz eta prestakuntza humanistikoa duten langileak izan, artean historialariak, filologoak eta kazetariak, teknologia berrietan ikasiak dira, beraz alor honetan buruaskiak. Badago eskuzabaltasun osoz laguntzen duen jende multzo bat ere. Eskertzekoa da egiten duten lana'.
Eusko Ikaskuntzak 'www.eusko-ikaskuntza.org' helbidearekin zabaltzen dio mundura bere leihoa. Hauek dira, besteak beste bertan aurki daitezkeen atal, gai eta sailak: Erakundeari buruzko informazio erabilgarria, bekak, ihardunaldi eta kongresuei buruzko azken berriak, master interaktiboak, liburutegi birtuala, datu baseak, argitalpenak, Euskoshop izeneko denda birtuala, Euskal Eskola Museoari buruzko informazioa, 'Euskonews & Media' aldizkaria edo Elkarteak egin dituen hitzarmenak. Honetaz guztiaz gain, Donostiako Kontxa hondartzara begira dagoen webcam bat eta Euskal kulturarekin zerikusia duten ehun bat lotura atzitu daitezke. Datu baseak ere osagai garrantzitsu bilakatu dira, izan ere ezinbestekoak dira Eusko Ikaskuntzak dituen dokumentazio fondoak eta hauen artean Manuel Irujo, Manuel Lekuona edo Angel Apraiz fondoak azpimarratu daitezke. Fondoak XX. mendeko euskal kultura eta politikan hizki handiz idatziriko pertsonaia horien legatuak Eusko Ikaskuntzak gordetzen ditu, haiek zuzenean edo beren ondorengoek Elkarteari eskaini baitizkiote.
Badago 1996. urtetik gauzatzen ari den egitasmo garrantzitsua, Elkartearen arreta eta ahaleginak hein handi batean bereganatuko duen proiektua: Auñamendi Entzikoplediak guztiak biltzen dituen edukiak gaurkotu eta Sarean jartzea. Duela lau urte Auñamendi Argitaletxeak eta Eusko Ikaskuntzak lankidetzarako ituna izenpetu zuten, orain arte argitaratutakoa eta entziklopediako edukiak eguneratzetik sortuko diren materialak digitalizatu eta Internet bidez eskaini ahal izateko. Entziklopedia digitalizatua dago jada, 'Bernardo Estornes Lasa Fondoa' izenarekin eta Elkartearen webgunearen bitartez atzitu daiteke. 30.000 orrialde eta 50000 irudi eta argazki ditu eta gaurkotzeko lanari ekiteko prest daude bi erakundeak. Mediatekatik Arantza Cuestak dioskunaren arabera, 'neurri handi batean Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoa Donostia Kutxak, Bilbao Bizkaia Kutxak eta Vital Kutxak finantzatuko dute proiektua eta 2005. urterako amaituta izango dugula espero dut. Oso proiektu handizalea da baina izugarri aberasgarria'. Teknologia berrietan oinarritutako beste errealitatea Euskonews & Media aldizkari elektronikoa litzateke. Egun 3000 harpide ditu astekariak, ostiralero plazaratzen dute eta Sarean da jada 112. alea.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.