_
_
_
_
DISKOAK | GAIAK

Txozas: Auzoko mutikoa itzuli da

Euskadin rocka arrakasta, tradizio eta sona handia izan duen -eta duen- generoa da. Hala ere, musika klase honen aldeko apustu egiten dutenek, sarritan, errealitate krudel batekin egiten dute topo: rocka egiteak ez du zertan adierazi nahi taldearen ibilia arazorik gabekoa, erraza, izan behar duenik.

Aurreko baieztapen hori ongi baino hobeto ezagutzen du Txozasek. Izan ere, itxuraz, euskal disketxeentzat artista honen azken proposamenak ez du, arlo komertzialari begiratuta behintzat, behar adinako indarrik. Beraientzat, beraz, ez omen da erakargarria. Eta, are gutxiago, Txozasek gaztelaniaz abesten duela jakin bezain pronto. Horrelakoetan, gurean indar handia duten Elkarlanean eta Esan Ozenki Records bezalako argitaletxeen ateak berehala ixten dira.

Beraz, Directos al infierno-k (Iralako musikariaren bakarkako bigarren lanak), kanpoko, Madrilgo enpresa baten (Pies Discos) babesa behar izan du argia ikusteko. Bertan, Ñu, Muro, Triana edota Topo bezalako taldeekin egin du bat.

Rocka eta kalea uztartuz

Bere konposizioek kalea dakarte gogora. Kalea, eta berari lotutako bizimodu eta zaporea. Horixe da bere abestien oinarria. Eta, horixe da, hain zuzen, Txozasek lehen aipatu artista eta taldeekin amankomunean duen ezaugarria.

Bere abestiek ez dute helburu lirikorik. Oinarrizko instrumentazioa dute eta, aldi berean, oso erabilia izan den rock hiritarraren bidea segitzen dute. Oro har, rock and roll eta, zenbait kasutan, heavy kutsukoa da bere diskoa, baina badira erritmo lasaiagoak jasotzen dituzten abestiak ere: Tiempos de vicio eta Tú estarás allí, maite eta desiotako emakumeari eskainitako kantu erromantikoa. Azken honetan, gainera, José Luis Arriolaren saxofoiaren presentzia da nabarmentzekoa. Guztiak kontutan hartuta, diskoak, Estatuko beste zenbait taldez gain, Barrikada ere gogora ekartzen duela esatea ezinbestekoa da.

Directos al infierno entzun bezain pronto, Bilboko konpositore, gitarra-jole eta abeslaria ez dela oinarrian batere aldatu ohartzen zara. Lehen zena da orain ere; Rabiak merkatuan ipini zituen hiru diskoen abestiak idatzi zituen gaztea, hain zuzen. Hori bai, urte gehiago ditu, eta bizitzak astindu bat baino gehiago eskaini izan dio.

Rabia taldea gidatuz eman zen ezagutzera 1985ean. Hiru bosturteko pasa ondoren, sustrai berberetara jotzen du Txozasek Arantzazuko Ade estudioetan grabatu den diskoa sinatzen duenean.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_