_
_
_
_
Reportaje:

Artea eta egungo teknologia, lagun Gero eta gehiago dira literatura eta arte eszenikoak bitarteko tekniko berriekin lotzen dituzten saioak

"Liburua ez da galduko"

Azken urteotan, teknologia berrien eta baliabide tekniko ezberdinen orokortzea dela-eta, kultur ekoizpen ezberdinak, bere forma guztietan, euskarri diferenteak erabiltzen hasi dira. Oro har, CD-ak, ikus-entzunezkoen disko trinkoak edo web orrialdeak dira erabilienak. Euskal Herrian badauzkagu fenomeno honen erakusgarri diren adibideak; besteak beste, Pamiela argitaletxearen Phonogauzak bildumako estreinako bi CD-ak -Bernardo Atxagaren Hitz beste eginez eta José Manuel Goikoetxearen ahotsez grabatutako Prosper Mériméeren Carmen eleberria-, eta Maskarada antzerki taldeko Mikel Martínez aktoreak martxan jarri duen www.teatroa.com web gunea. Nahiz eta bi ekimen hauek guztiz ezberdinak izan, helburu bera dute: "Ohiko arte produkzioak teknologia eta baliabide berriekin uztartzea".Pamiela argitaletxean aspaldi konturatu omen ziren teknologia berrien boom-arekin literatura, musika eta bestelako arte produkzioak garatzen eta aldatzen ari zirela. Izan ere, atzerrian, duela urte dezente hasi ziren kultur ekoizpen ezberdinak euskarri diferenteetan eskaintzen. "Beharra zegoela konturatu ginen eta literatur emaitzak euskarri berrietan isurtzeko ideia bururatu zitzaigun. Aurten, Phonogauzak saileko lehen bi lanak aurkeztera animatu gara, literatur zaletasuna pizteko, eta baita literaturaren esparruak zabaltzeko ere", dio José Ángel Iriagaraik, Nafarroako argitaletxeko kolaboratzaileetariko batek. "Ez dut uste, inolaz ere, literatura eta baliabide teknikoak kontrajarriak daudenik, elkarren osagarri baitira", gaineratzen du. Ildo honetan, ahozkotasunaren garrantzia azpimarratu du Iriagaraik: "Bitxia bada ere, teknologia berrien munduan ahozkotasuna sendotzen hasi da, eta ahozkotasunarekin batera, bat-batekotasuna. Atxagaren diskoak irratsaioak biltzen dituenez, inprobisazioa eta freskotasuna dira nagusi, eta horrek gainbalio bat suposatzen du".

Carmen eta Hitz beste eginez saileko lehen lanak dira, eta, itxuraz, ez dira azkenak izango: "Urtean bizpahiru disko kaleratzeko asmoa dugu. Euskarri honetan plazaratzea merezi duten literatur testuak eta beste hainbat nobedade bilduko ditugu".

Hitz beste eginez CD-ak Bernardo Atxagak Donostiako Herri Irratian egindako hamar mintzaldi biltzen ditu. Atxagaren esanetan, "arlo teknikoari baino beste gauza batzuei eman izan diegu garrantzia gehiago. Bere garaian jaso ziren bezala mantendu nahi izan ditugu grabaketa guztiak; era honetan, garai hartan nituen sentimendu eta animua errespetatuz". Idazlearen aburuz zuhurtziaz hartu behar dira teknologia berriak: "Ez zait iruditzen Internet literaturako arlo guztietarako egokia denik. Poesia edota ipuin laburrentzat, agian, bide ona da; baina ez, eleberriarentzat. Teknologia berria ez da baztertu behar, baina beti ere kontu handiarekin ireki behar zaizkio ateak. Literatura ez da, gaur egun ezagutzen dugun bezala, desagertuko". Maskarada antzerki taldeko aktorea izateaz gain, Mikel Martínez gidoi egilea ere bada, eta baita "taldeko dokumentazio zentro txikia" ere. Euskarazko teatro testuak biltzen denbora asko eman ondoren, material guzti hori kaleratzea pentsatu zuen. Internet iruditu zitzaion bere helburua gauzatzeko biderik aproposena eta web gune bat osatzeari ekin zion. Egun, bere helbidean edozeinek kontsulta ditzake euskarazko hainbat antzezlan. "Material asko biltzea lortu nuen eta pena handia ematen zidan ezertarako ez erabiltzeak. Web gunea egitea bururatu zitzaidan, egun Internet bide aproposena baita lanak edozeinen eskuetan izateko", dio Martínezek.

Bilboko aktoreak argi eta garbi dauka helburua zein den: "Nire intentzioa ez da orrialde erakargarri bat egitea, baliagarria baizik. Erakargarria izan behar dena da, adibidez, Oscar Wilden Ernesto izatearen garrantzia bertan aurki daitekeela, eta gainera euskaraz".

Antzerki munduko hainbat pertsonen laguntzarekin osatu du orrialdea. Hala ere, gauzak falta zaizkiola aitortzen du: "Lotura gehiago" izatea, esaterako, edota bestelako datuak biltzea. "Taldeen helbideak eta agenda eguneratu bat ere gehitzea gustatuko litzaidake, baina pixkanaka eta denborarekin lortuko dut guztia behar bezala txukuntzea".

Antzerkiak Interneten duen isla nahiko urria da Martínezen aburuz, baina, era berean "lagungarria izan daiteke, batez ere besteen lanak ezagutzeko eta beste herrialdeetako taldeekin harremanetan jartzeko". Dena den, "teknologia berriek ez dute inoiz antzokia ordezkatuko".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_