_
_
_
_
Tribuna:
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Famaren zergak

"Fama nahi al duzu?", galdegin zion telebistako izarrak, emakume liraina bera, ile-horia, Anne Igartibururen eta lady Dianaren arteko orrazkera tenteduna noski, ahots limuriz neskatxa fama-goseari. Hau gaztea zen, polita itxura batera: ezpain hanpatuak, kirurgiaren lana gehiago neskatxaren berezkotasuna baino; sudur zorrotza, hori ere jaiotetxean lortua bainoago modako eta modaren zerbitzuko erietxe batean garesti erosia; begiak piska bat okertuak, ekialdetar itxura emateraino; ile beltz distiratsua, motz samarra. "Fama nahi al duzu?", galdegin zion berriro telebistako izarrak neskatxari, eta honen isilaldia baiezkotzat harturik erantsi zuen, "Zer dakizu egiten?", eta bere begiek, urdin laru batekoak izaki, neskatxaren aurpegia hartu zuten, nola lakirioak txoria. Fama bila etorritakoak zirkin egin zuen bere aulkian, eskuak atera zituen ezkutu-tokitik -eskuak zuri, hatzak luze eta atzazalak gorri-, eta ahots fin eskarmentu gabekoaz erantzun zuen: "Baina zer esaten ari zara, nik ez dakit ezer egiten".Hasperen egin zuen telebistako izarrak, esku keinu xume batez ekarri zuen berera pixka bat lehenago asaldatu zitzaizkion ileak. "Ondo hasi gara", esan zuen ahots lasaiaz. "Ondo konponduko garelakoan nago", erantsi zuen, eta neskatxa fama-gosearen ezpainak ireki egin ziren, krabelinak goiz ihintzaren ukituaz irekitzen diren bezala, poliki-poliki, barreneko kolore guztiak agerian utziz. Gorriak ziren ezpainak, eta gorritasun hura esajeratuegia iruditu zitzaion telebistako izarrari. Aurrean zuen neskatxak gaztetasunaren hegoak zeramatzan eta hego horiek arinak badira ere, erraz nekatzen dira. Era berean pentsatu zuen estetika ikastaro bat egin beharko zuela besteak, gorria aspalditik baitzegoen debekaturik famaren santutegian. Arrosa zen nagusi, arrosa bigun eta zurbila, bere ezpainetakoa bezalako arrosa hain zuzen. Ezpainak milikatu zituen telebistako izarrak eta irribarre izan nahi zuen keinua eginez hasi zen hizketan. "Jakin behar duzu gaur egunean ez direla baliagarri aspaldiko arauak". Neskatxak ez zituen begiak zabaldu, bi puntu txiki ziren urrutira bezala begira. Orduan konturatu zen telebistako izarra aurrean zuen hark begi-txikia behar zuela izan, zalantzarik ez; eta estetika ikastaroaz gainera, betaurreko denda eder baten helbidea ere erakutsi beharko ziola ere pasa zen bere burutik. Ezer ez zekien, horretan ez zuen inor engainatu, ezer egiten ez zekienaz gainera, pentsatu zuen. Irribarre garbia egin zuen, neskatxaren miopia eta ezjakintasuna ontzat hartzen zituela adierazi nahian edo. "Lehengo garaietan fama lortzeko zerbait jakin behar zen egiten", esan zuen ahots sendo sakonaz, baina hala ere neskatxaren begiak ez ziren batere zuritu. Begiratzen zuten ezer ikusi gabe, edo hori iruditu zitzaion behintzat telebistako izarrari. "Lehengo garaietan, fama lortzeko nahikoa zen musikari ona izatea, edo idazle punta puntakoa, edo pintatzaile trebe koloretan aditua, edo gerlari, edo politikari", atera zitzaion jarraian. Neskatxak ez zuen aurpegiko gihar bat bera ere mugitu. Telebistako izarrak hari begira pentsatu zuen ez zitzaiola gaizki etorriko antzerki ikastaro bat, jakin zezan nola egin barre eta nola negarra, noiz eta non jarri eskuak, noiz eta nola dantzatu begiak. "Lehengo garaietan hil ondoren iristen zen fama". Orain bai, orain lortu zuten telebistako izarraren hitzek neskatxaren aurpegia ikaratzea. "Posible ote?", atera zitzaion haserrea izan nahi zuen doinuaz. "Ez dakizu zuk ondo", erantzun zion telebistako izarrak, eskuaz orrazkera apaintzen zuen bitartean, "eta askotan ez zen famarik iristen". Neskatxa izutu egin zen, hala adierazten zuten haren begiek. "Baina zu lasai, gaur egun ez dago halako arriskurik. Gaur egun zu bezalako jendeak lortzen du fama".

Eta biak ala biak altxatu ziren, eta telebistako izarrak eskua eraman zuen neskatxaren aurpegira. "Aukeratua izan zara eta parte hartuko duzu gure lehiaketan. Badakizu, dutxa handi batean pasa behar dituzue orduak eta egunak zuk eta beste hiru lehiakideek. Oraintxe aurkeztuko dizkizut".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_