Antzerkigintza gaztea
Antzoki handietatik urrun, edozein gune oholtza baten gainera igo eta espresio bide anitzak erakusteko baliagarria izan daitekeela argi uzten dute. Joan den asteburuan ere hala egin dute, Elgoibar antzerkiaren adierazpide desberdinen lekuko bihurtuz. Euskal Antzerki Talde Amateurren Elkarteak (EATAE) hirugarren topaketak egin ditu, Elgoibar antzerkiaren munduko jarraitzaile euskaldunen bilgune bihurtuz.1998ko Sarako lehen topaketak Antonio María Labaieni eskaini zitzaion omenaldiaren inguruan egin baziren, aurtengoan bide berriak eraikitzea erabaki dute antolatzaileek, elkartetik kanpo dauden beste talde amateur-ekin harremanak sendotzeko xedez.
Xabier Ansola EATAEko kideak azpimarratu duenez, hiru helburu nagusi izan ditu aurtengo ekimenak: "EATAE elkartetik kanpo dauden taldeekin harremanak sakondu, antzerki amateur-aren formatu eta genero guztiak landu, eta azkenik, formazioari aparteko garrantzia eman. Horretarako ikastaroak martxan jarri genituen, duela sei hilabete inguru".
Halaber, antzerki amateur-ak ekarpen dezente egin ditzakeela iritzi diote. "Antzerki profesionalean atal bakoitzak bere kabuz funtzionatzen du, eta guk arlo guztiak lantzen ditugu", zehaztu du Xabier Ansolak. "Profesionalak ez diren zirkuituak bilatzen ditugu, eta ikasleen artean zaletasuna pizteko lan handia egiten dugu, gidoia, musika, eszenografia eta aktore lana landuz", gaineratu du.
Ildo horretan, antzerki amateur-ak garai hobeak ezagutu dituela dioen arren, etorkizunari begira itxaropena eskoletan dagoela gogorazi du.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.