_
_
_
_
GAIAK

Ipuinak, sekretu ederrak

Ipuinak kontatzeko era ugari dagoela diote askok. Narratzaile gehienek hitzak erabiltzen dituzte, batzuk idazketa aukeratzen dute, eta beste batzuk, aldiz, ahoz azaltzen dituzte istorio, esperientzia eta fantasia ezberdinak.Patxi Arnandok musikaritzat jotzen du bere burua, baina honetaz gain ipuin kontalaria ere bada. Soinu ezberdinen bitartez kontatzen ditu Nafarroan bizi den donostiar honek bere kabuz asmatutako ipuin eta kondairak.

Duela urte asko zakar poltsa eta edukinontziak miatuz konturatu zen Arnando objektu asko musika tresna bihur zitezkeela. Geroztik, kutxa, lata, makila, bote eta abarrekin kontzertuak antolatzen ditu Euskal Herriko kultur etxe, taberna eta kale anitzetan.

Más información
Fantasiaren bozeramaileak

Baina musika egiteaz gain, berak sortutako fantasiazko istorioak kontatzen ditu, publikoa orkestra eta laguntzaile gisa erabiltzen duelarik. "Ikusleriako hainbat pertsonei musika tresnak ematen dizkiet, ni ipuinarekin hasten naiz, eta guztion artean istorio horri ondo doakion musika asmatzen saiatzen gara. Oso ikuskizun dibertigarria sortzen dugu denon artean", dio artista berezi honek.

Arnandok badauka ipuinak kontatzearen unean gauzatzen duen trukua. "Ipuinak sekretuak dira, sekretu ederrak gainera", azaltzen du berak. "Istorio bat kontatzen dudanean hitz eta izen bakoitza sekretu ederrak balira oparitzen dizkiet eserlekuetan dauden guztiei. Honek asko laguntzen dit kondairaren bat azaldu nahi dudanean".

Patxi Arnandoren ikuskizunetan bat-batekotasunak garrantzia handia hartzen du, eta beste kontalari askori gertatzen zaien bezala, Arnandok ere istorioa giroaren arabera moldatzen du. "Nik asmatzen ditut kontatzen ditudan ipuin guztiak, eta emanaldiaren arabera aldatu egiten ditut bai esaldiak, eta, kasu batzuetan, baita argumentua ere". Nahiz eta ikuskizunak helduentzat prestatu, gehienetan haurrak hurbiltzen dira, kuriositate handiz, ikuskizun berezi hauekin gozatzera. "Nire ipuinak adin guztientzako aproposak izan arren, oro har gazteak izaten dira nagusi", zehaztu du.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Dubaobabadu izeneko neska baten istorioarekin ari da orain lanean. Dubaobabadu espazioan dago oporretan, eta istripuz, jende goibelez jositako planeta batera erortzen da. Oporretan egon arren, Dubaobabaduk eginkizun berezia izango du planeta bitxi honetan: biztanleak sendatzea. "Baina, nire emanaldia entzun arte, ez dizuet amaiera zein den azalduko".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_